Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Partikula maila altuak neurtu dira Añorgan
Gertakari puntuala izan da

Gaur, otsailak 25, airearen kalitatea neurtzen duen Añorgako estazioan partikula kontzentrazio bereziki altuak neurtu dira goizeko ordu batzuetan. Gertakaria atzo, otsailak 24, hasi zen, baina gaur eman dira kutsatzaileen (PM10 eta PM2,5 partikulak) maila altuenak. Kontzentrazio horien jatorria auzo horretan egiten ari diren obretan dago, baina, bereziki, lanetan erabilitako zulaketa-makinetako batekin izandako arazoan.
Izan ere, bizitegi-eraikin berriak eraikitzeko egiten ari diren obretan zulaketak egiteko makinek sortutako hautsa murrizteko ura erabili beharrean airea aplikatu da eta arazoa areagotu egin da. Halaber, egunotan izaten ari garen egonkortasun atmosferikoak, inbertsio termikoko egoera batean baikaude, partikulen sakabanaketa zaildu du.
Obren arduradunek partikulen emisioak murrizteko neurriak hartu dituzte. Eguerdirako partikulen kontzentrazioa nabarmen murriztu da eta obrek irauten duten bitartean horrelako gertakariak ez errepikatzeko neurriak hartu dira.
2026/02/25ean argitaratuta