Ogi-apurra

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Klima aldaketa

Medio Ambiente / Ingurumena

Klima aldaketa


Klima aldaketa arazo konplexu bat da, gizateriak aurre egin beharko dion erronkarik handienetako bat. Arazo horrek ikuspegi integral bat behar du, eta, berotegi efektuko gas igorpenak gutxitzeko neurriak ez ezik, jadanik pairatzen ari garen eraginetara egokitzeko politikak ere hartu behar dira.

Hiriak giltzarri dira klima aldaketaren kontrako borrokan; izan ere lurra berotzen duten igorpen gehienak tokian-tokian sortzen dira. Horretaz jakitun, Donostiak hamar urtetik gora daramatza bere igorpenak neurtzen, planak egiten eta ekintza zehatzak abian jartzen berotegi efektuko gas igorpenak gutxitzeko eta klima aldaketak berekin dakartzan eragin nagusietara egokitzeko.