Laguntza ekonomikoak: Indarkeria matxistaren biktimentzako
Babesteko Agindua arautzen duen 27/2003 Legeak dioenari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan xedatzen da gaitzeko titulua izango duela Babesteko Aginduak, eta araudiak eskatutako baldintzak betez gero, biktimak honako laguntzak jasoko dituela:
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta:
Hileroko prestazio ekonomiko bat da, nahikoa baliabiderik ez duten pertsonen eta familien oinarrizko premiak asetzeko. Lanbiden izapidetzen da.
Beste laguntza ekonomiko batzuk:
- Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL). Informazioa ikusi hemen
- Premiazko laguntza ekonomikoak: indarkeria matxistaren biktimek bizirik irauteko dituzten oinarrizko premiei berehala aurre egin diezaieten ematen dira, pertsona horiek gainerako laguntza ekonomikoak jasotzeko duten eskubidearen emakidak izapidetzen ari diren bitartean. Donostiako Udaletxean izapidetzen dira.
- Lan Plan Partekatua sustatzeko laguntzak. Ikusi informazioa hemen
- Laneratzeko Errenta Aktiboaren (LEA) programa: Lan mundura txertatzeko programa da, langabezian eta diru premian dauden eta lan munduan aritzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei, eta genero indarkeriaren nahiz etxeko indarkeriaren biktimei prestazio bat ematen diena. Dagokion SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren) bulegoan eskatu behar da. Indarkeriaren biktima izatearen egiaztatzea Gizarte Zerbitzuen txosten baten bidez egin ahalko da, egiaztagiri juridikorik ez dagoen kasuetan, eta betiere teknikariek aholkatuta.
- Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako laguntza ekonomikoa, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren, Genero Indarkeriaren aurkako Osoko Babeserako Neurriei buruzkoaren, 27. artikuluan jasotzen dena. Laguntzak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoen bidez nahiz Donostiako Udalaren Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuaren bidez izapidetzen dira.
Norentzat
- Indarkeria matxistaren biktima izatea.
- Diru sarrera nahikorik ez izatea.
- Enplegu bat lortzeko eragozpen handiak izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta bertako egoiliarra izatea.
- Beste baldintza berezi batzuk laguntzaren izaeraren arabera.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskabidea
- Zigor epaia egiaztatzen duen dokumentua, babesteko neurriak zehazten dituena, hala badagokio.
- Prestazioetako batzuk jaso ahal izateko, biktima babesteko Agindua edota, salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena eskatzen da, indarkeria matxistaren zantzuak badaudela adierazten duena.
- Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren nahitaezko txostena, hala badagokio.
- Eskatzailearen PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren azken aitorpena, eta hala badagokio, errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Banantzerik nahiz dibortziorik izanez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
- Eskatzailearen hileroko diru sarreren egiaztagiriak.
- Eskatzailearen desgaitasunaren egiaztagiria, hala badagokio.
- Laguntzaren izaeraren araberako bestelako dokumentazio berezia.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Eskatutako laguntzaren arabera
Legezko epea: Eskatutako laguntzaren arabera
Isiltasunaren zentzua: Eskatutako laguntzaren arabera
Prozeduraren urratsak
- Aurretiko hitzordua Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuarekin.
- Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea, Emakumearentzako Zerbitzuaren profesionalek egina.
- Eskabidea bidaltzea eta dagokion erakundearekin koordinatzea.
- Laguntza ekonomikoa emateko ala ukatzeko ebazpena jasotzea.
- Gastua justifikatzea, hala badagokio.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
1452/2005 Errege Dekretua, abenduaren 2koa, genero bortizkeriaren aurkako babes orokorreko neurriei
4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa herritarren segurtasuna babestekoa
Bestelako informazioa
Horregatik, zerbitzu hori Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan artatzen ari diren emakumeei soilik ematen zaie.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzura
- Urdaneta kalea 13, etxabea
- Telefonoa 943 481 400