Datu pertsonalak: eskubideak

Pertsonek beren datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideak balia ditzakete.

Honako hauek dira:
  • Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea
  • Zuzentzeko eskubidea
  • Ezerezteko eskubidea
  • Mugatzeko eskubidea
  • Aurka egiteko eskubidea

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Justifikatzeko behar den agiri oro.

Oharra: nahitaezkoa da izapide honetan adierazitako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa.
Salbuespen moduan, udalak kanon zentzuzko bat kobratu lezake edo egiteari uko egin, eskabidea modu agerian oinarririk gabea edo, errepikatuaren errepikatuaz, gehiegizkoa izanez gero.
Datu pertsonaletara sartzeko eskabidea modu errepikatuan erabilitakotzat jo liteke 6 hilabetean behin baino gehiagotan eskatuz gero, hartarako zio legitimorik egon ezean.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: Hilabete bat

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Hilabetekoa, eskabidea jasotzen denetik.
Epe hori beste 2 hilabetez luza liteke, eskabidearen zailtasuna edo kopurua direla kausa. Nolanahi ere den, epe luzatze horren berri emango diote eskatzaileari eskabidea jaso eta hilabeteko epean.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Nolanahi ere, tratamenduaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak tratatuz gero zein ez.
  3. Informazioa emateari uko egiteko arrazoiak eman egin beharko dira, eta hauek izango dira: aurreko 6 hilabeteetan eskari berbera egin izana, berriro eskatzeko interes legitimorik ez badago, edo legeren batek edo arau komunitarioren batek ez ematea ezartzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Datuen Babeserako ordezkaria: dbo@donostia.eus

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideen egikaritzari dagokien personen eskaerak kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Eskubideen egikaritza prozesua amaitu denetik urte batera, eta, egotekotan, kontrol agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.c) artikulua: lege betebeharra betetzea: - 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren 15.artikulua eta hurrengoak - Maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 23.2 artikulua (7/2021 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatua).

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Dokumentuak

Eskabidea

Zerikusia duten izapide nabarmenak