Gizarte-larrialdiak

Zatoz zure auzoko gizarte-zerbitzugunera gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko edo hobetzeko
Zatoz zure auzoko gizarte-zerbitzugunera gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko edo hobetzeko

Sartu adingabeak dituzten familiak premiazko bizilekua eskatzeko izapidera

Sartu adineko pertsona ahul eta mendekoentzat premiazko bizilekua eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Gizarte-larrialdietarako arreta

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (GLUZ) urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduz arreta ematen du.

Aurrez aurreko arreta 08:00etatik 21:00etara ematen da, astelehenetik igandera, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik, horietan ez baita aurrez aurreko arretarik egongo. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdiei Udaltzaingoaren (092) edo SOS Deiak-en (112) bidez erantzuten zaie.


Zeri deitzen diogu larrialdia?

Gizarte-larrialditzat jotzen dugu:

  • Ustekabeko gertakari bat bada.
  • Berehala artatzen ez bada, pertsonen osotasun fisiko edo psikikoarentzat arriskua dakarrenean.

Adibide batzuk:

  • Larrialdia da:
    • Genero-indarkeriaren erasoak jasateko arriskua.
    • Adingabeei edo adineko pertsonei tratu txarrak ematea.
    • Ohiko etxebizitzan sua gertatu edo egiturazko elementuak gainbehera etorri direla-eta, kaltetuek ez dute gaua non igaro, senide edo lagunen laguntzarik ez baitute.
  • Ez da larrialdia:
    • Familia batek bere etxebizitza 5 egunen buruan hustu behar izatea epailearen aginduz.
    • Sukaldea hondatu da eta ez dute baliabiderik konpontzeko.


Zure egoera oso larria bada, baina ez berehala konpondu beharrekoa, jarri harremanetan zure gizarte-zerbitzugunearekin eta azaldu kasuaren larritasuna.