Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza soziojuridikoa
Informazio gehiago hemen
Norentzat
Ikusi baldintzak
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 15 egun
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetako zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
- Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko profesionalek egoeraren balorazio teknikoa egitea.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaltzea.
- Abokatu bat esleitzea eta harekin hitzorduak hartzea.
- Egoeraren segimendua, Gizarte Zerbitzuetako artatzearen abokatuarekin koordinazioa, eta artatzearen amaitzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Oharrak:
- Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): Prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 2.7.5. fitxa: Tratu txarren eta sexu erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinduei eta ahalmen urritasunen bat duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak.
Bestelako informazioa
Informazio gehiago
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko
Zerbitzua
- Urdaneta kalea 13, etxabea
- Telefonoa 943 481 400