Laguntza ekonomikoak: Lan Partekatuaren Plana sustatzea
- Premiazko ondasunak eskuratzen laguntzea pentsiorik edo diru laguntzak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten familia eta/edo pertsonei.
- Larrialdi ekonomikoko egoerei aurre egitea.
Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak izan daitezke, edo aurrerakin gisa eman daitezke helburu hauetarako:
- Oinarrizko beharrak estaltzeko gastuak.
- Etxebizitzaz gozatzearekin lotutako gastuak.
- Osasun arreta jasotzeko gastuak.
- Garraio beharrak estaltzeko gastuak.
- Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko zerbitzuak kontratatzeko gastuak.
- Pertsona helduak gizarteratzen eta/edo lan munduan txertatzen laguntzeko gastuak.
- Laguntza juridikoa jasotzeko gastuak.
Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.
Norentzat
- Zenbait kasutan, denbora jakin batez erroldatuta egotea eskatuko da.
- Bizikidetza unitate bateko kide izatea. Bizikidetza unitatetzat (BU) hartuko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruz indarrean dagoen araudiak jasotzen dituen egoeretako batean dauden pertsonak (Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legea, abenduaren 23koa).
- Hala eta guztiz ere, salbuespenak egin ahal izango dira baldin eta frogatzen bada bizikidetza unitate bat baino gehiago elkarrekin bizi direla etxebizitza bakar batean.
- Onuradunak, edo haren bizikidetza unitateko beste kideren batek, Donostiako Udalarekin Lan/Esku-hartze Plan bat sinatu badu.
- Nahikoa baliabide ekonomikorik ez izatea behar bezala egiaztatu beharko da.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskabidea bete.
- Eskatzailearen eta familia unitateko gainerako kideen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia.
- Eskatzailearen eta familia unitateko gainerako kideen diru sarreren eta ondasunen egiaztagiriak. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo dauden ondasunen titulartasunaren egiaztagiriak, hala badagokio. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea baldin eta balizko onuradunak, eskaera egiteko unean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) edo Gizarteratzeko Laguntzak (GFAren DSBL) jasotzen baditu.
- Diru laguntzaren xedea merkatuan dagoen ondasun edo zerbitzu bat eskuratzea bada, dagokion adituaren txostena aurkeztu beharko da, bai eta aurrekontu bat ere (gutxienez). Aurrekontu hori merkatuko prezioekin bat ote datorren egiaztatu ahal izango du udalak.
- Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Administrazioak eska ditzakeen gainerako agiriak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 21 egun
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Elkarrizketa esku-hartzeaz arduratzen den teknikariarekin (ZA), beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu
- Lan Plana sinatu eskatzailearekin, eta hala badagokio, familia unitateko gainerako kideekin.
- ZAk diru laguntzaren proposamena egin.
- Proposamena Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzetarako Batzorde Teknikora bidali.
- Batzordeak diru laguntza emateko edo ukatzeko erabakia hartu.
- Erabakia interesdunari edo interesdunei jakinarazi.
- Diru laguntza ordaindu (behin bakarrik edo aldizka).
- Eskatzaileak gastatutako dirua justifikatu eta/edo aurreratutako dirua itzuli, hala badagokio.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa
147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa
4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa
- Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00