Kontseilu sektorialak
Intereseko informazioa
Zer dira Kontseilu Sektorialak
Kontseilu Sektorialak herritarren partaidetzarako guneak dira, eta hiriko gai zehatzei buruzko ideiak eta kezkak biltzen dituzte.
Udalak gobernu-arlo nagusietan sortzen ditu kontseilu horiek. Kontseilu bat eratu ahal izateko, herritar erakundeen % 10ek, behintzat, proposamena egin behar du.
Gaiarekin zerikusia duten erakundeen ordezkariak, zozketa bidez hautatutako pertsonak eta Udaleko kideak izaten dira kontseiluetan.
Urtean 3 aldiz, behintzat, biltzen dira, gehiengoz hartzen dituzte erabakiak eta Alkateak edo haren eskuordekoak zuzentzen dituzte. Lehendakariordea erakundeen artean aukeratutakoa izaten da.