Lokalen lagatzea eta aretoen erreserbatzea
Intereseko informazioa
Udal-lokalak lagatzea
Baditugu lokal batzuk, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditugunak. Horretarako, eskabidea egin behar da:
- eskabide-inprimaki ofiziala aurkeztu;
- eta lokala zertarako behar den eta denbora partzialean edo osoan erabiliko den (ordutegi eta datekin) adierazi.
Eskabidea entregatu ondoren, elkartearen jardueraren arabera, dagokion sailari bidaliko zaio.
Elkartearekin zerikusia duten sailen artean eratutako mahai batek aztertuko ditu eskabideak, eta lokalik ote dagoen egiaztatuko du.
Azkenik, Udalak eta elkarteak akordio bat sinatuko dute, eta bakoitzaren beharrak eta erantzukizunak azalduko dituzte han.
Kultur etxeetako aretoak
Cristina Eneako eta Uliako Interpretazio Zentroko aretoak
Cristina Enea Fundazioak ere baditu areto batzuk Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan eta Uliako Interpretazio Zentroan.