Elkartegintza
Intereseko informazioa
Nola sortu elkarte bat
Elkartea talde bat da, hiru pertsona fisiko edo juridiko edo gehiagoren erabakiaren bidez eratutakoa, helburu komun bat lortzeko batzen dena. Euskal Autonomia Erkidegoan, irabazi-asmorik gabeko elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu behar dira.
Gainera, IFK zenbakia ere eskatu behar dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren 036 inprimakia beteta.
Urtero, sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa aurkeztu beharko dute (200 inprimakia).
Nahi izanez gero, egoitza soziala Donostian duten elkarteek Herri Erakundeen Udal Erregistroan ere inskriba daitezke, Udalarekin harremanak izateko eta lankidetzan aritzeko.
Ezagutu izena eman duten erakundeak
Elkarteentzako ikastaroak
Elkarteentzat laster izango diren ikastaroak:
Izena ematea:
Aurreko ikastaroetako materialak:
Ikastaroen ezaugarri orokorrak
- ikastaro bakoitza independentea denez, parte-hartzaile edo elkarte bakoitzak nahi duen ikastaroan edo ikastaroetan eman dezake izena;
- izen-ematea debalde da;
- baliteke ikastaro batzuek hainbesteko batentzako bakarrik izatea lekua, eta, horrelakoetan, izena emateko hurrenkerari jarraituko zaio;
- librea da elkarte bateko pertsona batek baino gehiagok parte hartzea, baina, diren lekuak baino gehiago betez gero, elkarte bakoitzeko pertsona bat izango da aurrena;
- ikastaro batek behar adina inskripzio bildu ezean, baliteke ikastaroa bertan behera uztea ere.
OHARRA: ikastaro bat proposatu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: udala_partaidetza@donostia.eus
Elkarteentzako zerbitzuak
Aretoak erreserbatzea
Euskararen erabilera
Ordenagailuak
Ekipo informatikoak uzteko programa bat ere badugu, udal-erregistroan inskribatua dauden elkarteentzat.
Gure bulegoetan erabili eta ondo dauden ordenagailuak dira, elkarteei balio izateko modukoak.
Elkarteen arteko komunikazioa izateko modua ematen dugu.
Gobernu Batzarraren eta Osoko Bilkuraren gai-zerrenda
Posta elektronikoz bidaltzen diegu hala eskatzen duten elkarteei.
Horretarako, helbide honetara idatz dezakezue: udala_partaidetza@donostia.eus