Ekialdeko Barrutia
Ekialdeko Barrutia 2018an sortu zen Altza, Mirakruz-Bidebieta eta Intxaurrondoko herritarren parte-hartzea sustatzeko, Udal kudeaketa herritarrei gerturatzeko eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.

Ekialdeko Barrutia

Barrutiak, Donostiako Udalerriaren lurralde zatiketa berekiak dira, kudeaketa organo deskonzentratuak dituztenak udal gaien kudeaketan eta hobekuntzan herritarren partaidetza indartzeko eta garatzeko. Zehazki, ondoko helburuak ditu:
- Herritarren partaidetza indartzea.
- Udal kudeaketa herritarrei gerturatzea, eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzea.
- Hiriari eragiten dioten proiektu handietan, ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzea, garapen integral eta iraunkorrari begira.
- Barrutia osatzen duten gune eta auzoen arteko elkartasuna eta oreka bermatzea.
- Aukera berdintasuna bermatzea, Barrutiko bizilagunen artean.
- Tresna bat izatea, barrutien eta haien auzoen arteko desorekak zuzentzeko.
- Elkartegintza indartzea eta udalerriko gizarte taldeen jarduerari laguntza ematea.
Ekialdeko Barrutia Donostiako ekialdean aurkitzen diren auzoek osatzen dute. Auzo hauek Altza, Intxaurrondo eta Miracruz-Bidebieta dira.
Azpiegiturak eta zerbitzuak
Bizanle
44.697
Zerbitzu gune
86
Proiektu martxan
7
Elkarte
233
Planoa
Egoitza
-
Harrobieta Plaza, 17, 20017 Donostia
-
Ordutegia: 09:00-14:00 (astelehenetik-ostiralera)

Ekialdeko Barrutitik aldizkaria
Azken albisteak

Dbizik %15,93 egin du gora eta Illunbeko autobus-zerbitzuak ia %25

Liburuxkak eskuragarri egongo dira irailaren 1etik kultur etxeetan

Joan den astean udal katalogoan geratzen ziren plakak kendu ziren

Izena emateko epea irailaren 10etik 24ra arte izango da