Lokalen lagatzea eta aretoen erreserbatzea

Sartu zure elkartearentzat udal lokal bat eskatzeko izapidera
Sartu Udaleko prentsa-aretoa erreserbatzeko izapidera
Sartu Aieteko Parkean  Topaleku aretoen erabilera eskatzeko izapidera
Sartu Kontadores eta Etxarriene gazte aretoak erabiltzeko izapidera
Sartu Aieteko jauregiko Gandhi aretoa erreserbatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Udal-lokalak lagatzea

Baditugu lokal batzuk, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditugunak. Horretarako, eskabidea egin behar da:

  • eskabide-inprimaki ofiziala aurkeztu;
  • eta lokala zertarako behar den eta denbora partzialean edo osoan erabiliko den (ordutegi eta datekin) adierazi.

Eskabidea entregatu ondoren, elkartearen jardueraren arabera, dagokion sailari bidaliko zaio.

Elkartearekin zerikusia duten sailen artean eratutako mahai batek aztertuko ditu eskabideak, eta lokalik ote dagoen egiaztatuko du.

Azkenik, Udalak eta elkarteak akordio bat sinatuko dute, eta bakoitzaren beharrak eta erantzukizunak azalduko dituzte han.

Donostia Kulturak era askotako ekitaldiak egiteko areto eta ekipamendu ugari du.

Cristina Enea Fundazioak ere baditu areto batzuk Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan eta Uliako Interpretazio Zentroan.