Gelak erabiltzeko eskabidea - Topalekua

Topalekua Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren baliabide zentro bat da, eta bere xedea parte hartze soziala eta zahartze aktiboa sustatzea da.
Topalekua zenbait elkarteren egoitza da, eta bulegoen espazioaren lagapen bat egiten zaie:
  • Inguruko auzo elkarteak.
  • Pertsona Nagusi Jubilatuen eta Aurrejubilatuen Elkartea.
  • Eskubide zibilen babeserako irabazi asmorik gabeko pertsona nagusien elkarteak.
  • Etengabeko ikaskuntza sustatzen duten irabazi asmorik gabeko pertsona nagusien elkarteak.
Era berean, Udalaren Aisialdiko eta Denbora Libreko +55 programak ere badu lekua eraikinean, eta orientazioa eta informazioa ez ezik, parte hartze soziala ere sustatzen du.
Halaber, parte hartze sozialeko ekimenek eta elkarteek erabil ditzaketen 3 areto balioaniztun ere badira.
Taberna eta jatetxe zerbitzua ere badago Topalekuan.
Helbidea: Aiete pasealekua, 85. zk. (Aieteko parkeko antzinako zalditegia)

Norentzat

Parte hartze soziala edo zahartze aktiboa sustatu eta beren jarduerak egiteko ekipamenduak behar dituzten elkarteek erabil dezakete Topalekua, hala nola pertsona nagusien elkarteek, irabazi asmorik gabeko elkarteek nahiz haien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Topalekuko espazioak eta ekipamendu teknikoa erabiltzea doakoa da. Prezio merkeko taberna-jatetxe zerbitzua.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Elkarte interesdunak eskabidea aurkeztea.
  2. Adinekoak eta Ezgaitasuna Zerbitzuko langileek eskaera baloratzea.
  3. Topalekua erabiltzeko baimena ematea.
Erabilera puntualetarako eskatzen denean, erabilera egin eta gero, Topalekuko Atezaintza Zerbitzuak txosten bat egiten du lagatako espazioa zuzen erabili den adierazteko.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Donostia Lagunkoia

Donostiako Irisgarritasun Plana

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaletxeko aretoen erreserbari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoan oinarritutako helburuetarako. 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.3) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi

Zerikusia duten izapide nabarmenak