Kontadores

Sartu Kontadoresen gazteei zuzenduriko aretoak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Kontadores

Gazte Zentroa kultur sustapenerako espazioa da eta Donostiako Udalak kudeatzen du. Bertan, 18 urtetatik 30era bitarteko gazteek beren kultura interesak garatzeko eta sorkuntza proiektuak landu zein partekatzeko aukera dute.
​​​​​​​
Banakako nahiz taldekako sorkuntza bultzatzea da helburua, baita ekipamenduan bertan sortzen diren gazte ekimenei ikusgarritasuna ematea ere. Horretarako erabiltzaileen eskura jartzen dira gure baliabide guztiak.