Berdintasun Kontseilua
Berdintasun Kontseiluak herritarren parte-hartze organoak dira, bereziki emakumeenak. Espazio hauetan berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte, talde eta erakundeek aukera hauek dituzte:
- beren agenda politikoak aurkezteko
- ahalduntzean eta lidergoan aurrera egiteko
- talde ezberdinen artean aliantzak sortzeko
- toki-administrazioarekin harreman zuzena izateko
- herritarren eta gizarte-mugimenduen parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzeko
- pertsona eta kolektibo ezberdinen arteko ezagutza eta aitorpena sustatzeko
Kontseiluan herri-erakundeekin elkarrizketa zuzenerako gunea irekitzen dugu. Haien proposamenak entzuten ditugu eta egiten dugunari eta nola eragiten dien buruzko informazio argia eta eguneratua partekatzen dugu.
Kontseiluan parte hartzea
Sektore hauetako ordezkariek parte hartu dezakete kontseiluetan:
- Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
- Herritar Norbanakoek
- Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek
Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.
Parte hartzeko informazioa eta tramiteak
Kontseiluaren Bilkurak
|
KONTSEILUAREN HURRENGO SAIOAK |
Gai zerrenda |
|
Data finkatu gabe dago |
Deialdia egitean argitaratuko da |
|
Bilkuren Historikoa |
Gai zerrenda |
Akta |
|
2024-01-30 |
||
|
2024-04-18 |
||
|
2024-06-06 |
||
|
2024-10-17 |
||
|
2025-02-20 |
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen |
Erlazionatutako dokumentuak
Kontaktko datuak
Berdintasun Bulegoa - Emakumeen Etxea
Helbidea: Okendo 9, 20004 Donostia
Ordutegia: 9:00-14:00
Telefonoa: 943 483 464
Posta elektronikoa: