Berdintasun arloa

Nor gara

Emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa aplikatzea bermatzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko politikak bultzatzen ditugu toki-eremuan.

Helburu hauek lortzeko ekimenak eta programak egiten jarduten dugu:

  • Genero-desberdintasunak murriztea udal-ekintzako eremu guztietan.
  • Donostiako emakumeen partaidetza politikoa eta soziala indartzea eta areagotzea.
  • Emakumeak ahalduntzeko gune espezifikoak eskaintzea, haien aniztasuna kontuan hartuta.
  • Indarkeria matxista prebenitzea eta herritarrak berdintasunaren garrantziaz sentsibilizatzea.
  • Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako arreta eta arreta hori ematen esku hartzen duten eragileen koordinazioa hobetzea, erreparazioaren ikuspegitik.

Zer egiten dugu

  • Berdintasunaren arloko udal-ekintza planifikatu eta ebaluatu.
  • Parte hartzeko egiturak sustatu eta asoziazionismo feminista eta emakumeena babestu. 
  • Emakumeen Etxea kogestionatu, mugimendu feministarekin batera.
  • Sentsibilizazio-kanpainak bultzatu.
  • Beste udal-eragile batzuekin lan egin, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko.
  • Berdintasunaren arloko udal-ekintza beste erakunde batzuenarekin koordinatu.

Kudeaketa parte-hartzailea

Gure zerbitzuak eta programak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.

Gure plan eta protokoloak

Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak

Gure txostenak, argitalpenak eta memoriak

Parte-harturiko ikerketak eta argitalpenak

Memoriak

Kontaktuko datuak

Emakumeen Etxea

Okendo kalea, 9,

20004 Donostia
Telefonoa: 943 483 470
Helbide elektronikoak:
info@donostiakoemakumeenetxea.com

berdintasuna@donostia.eus