Isunak
Sartu jasotako salaketari alegazio bat aurkezteko izapidera
Sartu ibilgailua gidatzen zuen pertsona identifikatzeko izapidera
Sartu zure ordainagiri eta isunen kopiak deskargatzeko izapidera
Intereseko informazioa
Zer egin trafiko isun bat jasotzen badut?
Isun bat jaso baduzu egiaztatu zein erakundek jarri dizun, ziurtatu zure datuak zuzenak diren eta ordainketa egin. % 50 eko deskontuarekin ordaintzeko 20 egun natural dituzu.
Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.
Datuak egiaztatu
Arretaz berrikusi salaketaren buletina eta egiaztatu ibilgailuaren datuak.
Gidaria identifikatu
Arau-haustea beste gidari batek egin badu, edo zigorrak puntu galera badakar, gidaria identifikatu behar duzu.
- 20 egun dituzu jakinarazpena jasotzen duzunetik gidaria nor den adierazteko.
Isuna ordaindu
% 50 eko beherapena
Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural dituzu isuna beherapenarekin ordaintzeko edo alegazioak aurkezteko ados ez bazaude.
Beherapenarekin ordaintzen baduzu, ezingo duzu alegaziorik aurkeztu.
Ordainketa ezin da atzeratu ezta zatikatu ere.
Alegazioa aurkezten baduzu beherapenarekin ordaintzeko eskubidea galtzen duzu, eta errekurtsoa gaitzesten bada isunaren % 100 ordainduko duzu.
Ordainketa osoa
20 eguneko epea igaro ondoren ez baduzu isuna ordaindu edo ez baduzu alegaziorik aurkeztu zehapena ohiko prozeduraren arabera izapidetuko da, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.
Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.
Alegazioak aurkeztu
Trafikoa
Isunarekin ados ez bazaude, jakinarazpena jaso eta 20 egun natural dituzu alegazioak aurkezteko. Gogoan izan:
- Alegazioa aurkezten baduzu % 50 eko deskontua galtzen duzu
- Alegaturiko ekintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dituzu
- Ebazpena aldekoa bada isuna bertan behera geratuko da
Alegazioa gaitzesten bada:
- Isunaren % 100 ordaindu beharko duzu, edo zigorrak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu
- Ebazpena jasotzen duzunetik hilabete duzu errekurtsoa aurkezteko
Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.
Gizalegea
Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.
Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.
Informazio gehiago "Gizalegeari buruzko espedienteak. Alegazioak" izapidean
Errekurtsoa aurkeztu
Isunaren ebazpenarekin ados ez bazaude zigorrak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezu. Horretarako, jakinarazpena jasotzen duzunetik hilabeteko epea duzu.
Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.