Egiaztapen Kode Elektronikoa

Egiaztapen Kode Elektronikoa (Egiaztapen Kode Segurua ere deritzote) letra eta zenbaki multzo bat da, Donostiako Udalak sortzen duen dokumentu elektroniko bakoitzari identifikazio bakarra eransten diona.

Jatorrizko dokumentu elektronikoen paperezko kopiak kopia kautotzat joko dira Egiaztapen Kode Elektronikoa eramanez gero.

Kode horren bidez alderatu daitezke udal administrazioaren sinadura elektronikodun dokumentu inprimatua eta jatorrizko dokumentu elektronikoa.

Funtzionalitate hori oso erabilgarria da herritarrak dokumentu elektronikoa inprimatu eta administrazio publikoren batean aurkezten badu, era horretan, beste administrazio publiko horrek egiaztatu baitezake aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla eta aldatu gabe daudela

Nola erabili?

1. urratsa

Egiaztapen Kode Elektronikoa duen dokumentu bat, euskarri elektronikoan edo paperean, egiaztatu nahi duen edozein pertsona sar daiteke egiaztapen elektronikorako zerbitzu honetara.

2. urratsa
Aplikazioak digituak eskatuko ditu, dokumentu fisikoarekin batera doan Egiaztapen Kode Seguruarenak. Kodea normalean dokumentuaren beheko ezker bazterrean egon ohi da

3. urratsa

Datuak eskuragarri daudela, eskabideko eremuak bete beharko dira (ikus adibidea), baita pantailan agertzen den captcha (zer da?) kodea idatzi ere

4. urratsa

Eskabidea behar bezala eginez gero, baieztatze leihoa agertuko da, eta handik PDF formatuan deskarga daiteke sinadura elektronikoak erantsita dituen dokumentua. Erabiltzaileak, orduan, bere dokumentuarekin aldera dezake.