Ziurtagiri digitalak

clock 16:51
calendar 2026/05/14

Zer da ziurtagiri digitala?

Ziurtagiri digitalaren funtzio nagusia da edukitzailea autentifikatzea da, baina komunikazioak zifratzeko eta modu digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, izapide jakin batzuk egiteko eskatzen dute, beren artean bereziki babestu beharreko informazioa trukatu behar badute.

Ziurtagiri horiek aukera ematen dute zerbitzu publiko ugaritara erraz eta azkar sartzeko, bai Udaleko zerbitzuetara, bai administrazio zentralekoetara, bai Eusko Jaurlaritzako, bai Aldundiko, bai eta Internet bidezko kudeaketa-mota hau erabiltzen hasita dauden beste erakundeetako zerbitzuetara ere.

Ziurtagiri horiek hainbat txarteletan aurkituko dituzu (NAN elektronikoan, Izenperen txarteletan,...) baita hodeiko ziurtagirietan ere (B@K eta B@KQ).

Betekizunak ondo funtzionatu dezan

Ziurtagiri Digitala edukitzea (normalean, txartel batean egoten da). Bi motatakoak daude:

Txartela

  • Txartel-irakurgailua. Ordenagailu baten USB ataka batera konektatu ahal duzun gailu bat da. Eramangarri batzuek berekin ekartzen dute irakurgailu hori.
  • Ziurtagiria irakurtzeko softwarea. Erabiliko dituzun programek zure ziurtagirian grabatutako informazio pertsonala atera dezaten, software espezifiko bat eduki behar duzu.

Erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoa baliatzen dituen ziurtagiria

Mota horretako ziurtagiriak ez daude gailu fisiko batean kokatuta eta, hortaz, ez da txartel fisikorik behar. Ziurtagiri hau erabiltzeko, nahikoa duzu honakoak edukitzea: erabiltzailea, pasahitza eta Izenpek emandako itsasontzi-jokoa.

Ziurtagiri adibide batzuk

Ziurtagiria lortzeko, tramite jakin batzuk egin behar dira ziurtapen zerbitzu-emaileak eskatuta. Zerbitzu-emaile bakoitzak berezko prozedura ezartzen du horrelako ziurtagiriak emateko. Jarraian ageri diren esteketan ikus daiteke nola eta non lortu daitezke ziurtagiriak entitate bakoitzak emandako informazioaren arabera.

B@KQ
Identifikazio elektronikoko bitarteko erabilerraz bat da, EAEko administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko.
NAN ELEKTRONIKOA
NAN elektronikora lotura

Udal Zerbitzu Telematikoetan Onartutako ziurtagiriak


Udal Zerbitzu Telematikoetan onartutako ziurtagirien zerrenda, hurrengoko listatu honetan aurkitzea daukazu: (A - Proveedores de Servicios de Certificación y sus certificados).

Onartutako ziurtagirien zerrenda - (zerrenda gazteleraz)