Taxi: Taxi lizentzia eskualdatzeko baimena
- Titularraren heriotza:
- Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi dioten oinordekoek
- Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi ez dioten oinordekoek
- Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi
- Hamar urteko baino gehiagoko antzinatasuna
- Erretiroa
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Kasuaren arabera:
- Titularraren heriotza: heriotza ziurtagiria, azkeneko nahiak, testamentua edo oinordekoen adierazpena edo oinordetzaren onarpena.
- Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi: Gizarte Segurantzaren ebazpena eta epaia
- Erretiroa: Gizarte Segurantzaren egiaztagiria
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak
**2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
EGITATE ZERGAGARRIA | € |
|---|---|
| Lizentziak ematea | 631,78 |
| Titularraren heriotza, erretiroa edo ezgaitasuna dela eta ezkonkidearen alargunaren zein derrigorrezko oinordekoen alde burututako lizentzi eskualdaketak baimentzea | 631,78 |
| Aurreko atalean sartzen ez diren eskualdaketak baimentzea | 6.275,39 |
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aste bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskualdaketa baimentzeko ebazpena prestatzen da
- Interesdunari jakinaraztea
- Eskualdaketaren eskabidea egiteko badago. Ikusi loturiko izapideak: “Taxi lizentzia beste titular bati eskualdatzeko eskaera”
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.