Biztanleen Udal Errolda: alta

Donostiako Biztanleen Udal Erroldan izena ematea espainiar estatuko beste udalerri batetik edo atzerritik hirira bizitzera etorritako pertsonei, eta baita arrazoia edozein izanik ere hirian bizitzen jarraitu arren Donostiako Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnei ere.

Norentzat

Interesduna

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTUAK:

Espainiar herritartasuneko pertsonak:
  • Izena eman beharreko pertsonen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren jatorrizkoa: NAN, familia liburua NAN ez duten 15 urtetik beherakoen kasuan (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).

Atzerritarrak:
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek pasaportearen edo beren herrialdeko nortasun agiria aurkeztu beharko dituzte eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda daudela dioen ziurtagiria (bertan AIZ agertuko da). Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
  • Beste herrialdeetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku txartela (dokumentua jatorrizkoa eta indarrean dagoena) aurkeztu beharko dituzte. Bizileku txartelik ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute. Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).


ADINGABEKOEN ORDEZKARITZA

Adingabe baten izena emateko edo helbidea aldatzeko gurasoetako batekin, hauek aurkeztu beharko dira:
  • Beste gurasoaren baimena

Beste gurasoaren baimenik EZ dagoenean hau eskatuko da:
  • Zaintza edo jagoletza esleitzen duen ebazpen judizialik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpena jaso beharko da, kasu honetan I. Eranskina.
  • Errolda-mugimendua egin nahi duen gurasoari adingabeen zaintza eta jagoletza esleitzen dion epairik badago, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
      • Epaia eta erantzukizunpeko adierazpena beteta, kasu honetan, II. Eranskina.
Zaintza partekatua duten gurasoen adingabeko seme-alaben helbidea edo bizilekua aldatzeko, errolda-mugimendua egin nahi duen gurasoak honako hauek aurkeztu beharko ditu:
  • Beste gurasoaren baimena.
  • Eta, elkarren arteko adostasuna egiaztatzerik ez badago, erroldatzearen gaiari buruzko berariazko ebazpena aurkezteko eskatzea (ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia-harremanei buruzkoa).

Ez da bizileku-aldaketarik egingo aurreko dokumenturen bat aurkezten ez den bitartean.

ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura, berriki egin bada (jatorrizko dokumentua). Hala ez bada, udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du.
  • Indarrean dagoen alokairu kontratua. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da. (Jatorrizko dokumentuak)
  • Erabiltzeko eskubideari buruzko beste titulu batzuk: epai judiziala dibortzio kasuetan, testamentuak, dohaintzak eta abar. (Jatorrizko dokumentuak)
  • Etxebizitza jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori izena emandakoen artean ez badago, izen emate orria sinatuta eman beharko du baimena eta NANaren edo AIZen fotokopia erantsi beharko du. Era berean, baimena ematen duenaren etxebizitzaren jabetza edo erabiltzeko eskubidea egiaztatu beharko da.

UNITATE ARDURADUNAK NOLANAHIKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BILDU AHAL IZANGO DU IZAPIDEA BEHAR BEZALA KUDEATZEKO.

Oharra: izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

Unean bertan ebatzi gabeko izen emate eskaerak ondorengo izen emate jakinarazpenaren bitartez edo ezezko ebazpenaren bitartez jakinaraziko dira gehienez 3 hilabeteko epean.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea, bai nortasun agiriak, bai etxebizitzarenak
  3. Biztanleen Udal Erroldan izena ematea
  4. Izena emandako pertsona bakoitzaren errolda agiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura
  5. Egiaztapena unean bertan egin ezin denean, eskaera egin eta berrikuspena egin zain geratuko da
  6. Jakinarazpena, kasuan kasu, ondorengo izen emate jakinarazpen edo ezezko ebazpen bitartez

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

*Biztanleen Udal Erroldan jasotako datuak gainerako Administrazio Publikoei laga ahal izango dira interesdunaren aldez aurreko onespenik gabe, beharrezkoak diren haien eskumeneko jarduerak garatzeko soilik.
*Ez ahaztu zerga helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna).
*Eskaera aurkezteak esan nahi du onespena ematen duzula Hautesle Errolda eskaerako datuen arabera eguneratzeko.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Biztanleen udal-errolda, biztanleria-errolda eta hautesle-errolda kudeatzea eta kontrolatzea eta udal-ordezkariak hauteskunde-prozesuetan.

Gordetzeko epeak

Eskatutako helburua betetzeko, erreklamazioa egiteko eta tratamendu horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Udalaren dokumentuak kudeatzeko eta artxibatzeko politikan xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

Lege betebeharra DBEOren 6.1.c) artikulua: -Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa. -3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. - Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena - Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak arautzekoa) aldatzen duena, Udal Erroldari dagokion atalean. - 1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko araudia aldatzekoa, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua. -Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan