Biztanleen Udal Errolda: Agiria / Ziurtagiria
Agiria lortzeko moduak:
Banakakoa:
- Telematikoki: webgunetik momentuan deskargatzen da. Ezinbestekoa da egiaztagiri digital bat erabiltzea.
- Autotramitazio makinetan: momentuan inprimatzen da.
- Telefonoz: Udalinforen telefonoetan eskatu, 010 edo 943 481 000. Hurrengo egunean postaz bidaltzen da erroldan azaltzen den helbidera.
- Udalinfo bulegoetan: EZ DA HITZORDURIK BEHAR, momentuan egiten da
Etxebizitza batean inskribatutako pertsonak:
- BAKARRIK Udalinfo bulegoetan. Momentuan egiten da.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Telematikoki egiten bada: ziurtagiri digital bat izatea edo B@kq. Ikusi erlazionaturiko tramiteak atalean "Egiaztagiri digitala B@KQ"
- Autotramitazio makinetan: NANa
- Etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonak: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
- Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.
*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.