Isuri Gutxiko Eremua

Sartu zure matrikula zenbakia isuri gutxiko eremura sar zaitezkeen jakiteko

Kontsultatu isuri gutxiko eremuaren mugak

Sartu zure isuna kudeatzeko dauden izapideetan

Intereseko informazioa

Isuri gutxiko eremu bat (IGE) hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko . 

Donostiarako zehaztutako IGEaren mapa honako hau da: 

Eremu honek 1,2 km2-ko azalera du, eta hiriaren erdialdean dago. Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintze aldera, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute isuri gutxiko eremuan zirkulatu. 

Isuri gutxiko eremuari buruz maizen egiten diren galderak

Isuri gutxiko eremua (IGE) hiriko eremu bat da, non ibilgailu kutsatzaileen sarrera mugatzen den airearen kalitatea eta orokorrean denon osasuna hobetzeko. 

Donostiako IGE Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da.

Isuri Gutxiko Eremuaren proiektua udal-ordenantza baten bidez araututa dago: Donostiako airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza.

Europako araudiko lege bat dela-eta: 7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa , Lege horrek 50.000 biztanletik gorako udalerriak behartzen ditu mugikortasuna dela-eta sortzen diren isuriak murrizteko neurriak hartzera.

Kontsultatu eraginpeko ibilgailuak atalean nola eragiten dizun IGEak. 

IGEak 1,2 km2-ko azalera du, hori baita ibilgailuen zirkulazio-kontzentrazio handiena duen hiri-eremua. Eremu horretako distantziarik luzeena 20 minutukoa da oinez. 

IGE barruan dauden kaleak kontsultatu. 

IGEa, joan-etorri gehien dituen eremua izateaz gain, trafikoak eragindako kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazio handienak dituen eremua ere bada. 

Hiriko airearen kalitatea neurtzeko estazioen artean, Easoko estazioak du airearen kalitate-mailarik txarrena (nitrogeno dioxido maila altuenak). 

Isuri Gutxiko Eremua 2025eko urtarrilean jarri da indarrean, eta pixkanaka ezarriko da, herritarrak arian-arian errealitate berrira egokitu ahal izateko. 

Prozesu mailakatu hori bi fasetan egingo da, eta fase bakoitzean murrizketa desberdinak aplikatuko dira: 

  • Lehen fasea: 2025etik 2027ra 
  • Bigarren fasea: 2028tik aurrera 

* Kontsultatu fase bakoitzean zein ibilgailuri eragiten dion.

IGEan sartu baino lehen, aurretiko abisuzko seinaleak ikusiko dituzu, IGEa non hasten den adierazten dutenak, era horretan, baimenik ez baduzu, eremu horretan ez sartzeko. 

IGEko sarbideetan, matrikulak automatikoki irakurriko dituzten kamerak daude kokatuta; kamera horiek Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datu-baseekin alderatuko dituzte matrikulen datuak, ibilgailu bakoitza eremu mugatura sar daitekeen ala ez ikusteko. 

Eremura baimenik gabe sartuz gero, dagokion zehapena izapidetuko da. 

Eremu horretara sartzeko muga astelehenetik igandera egongo da indarrean, eguneko 24 ordutan.

Ez, ez da beharrezkoa inolako etiketarik edo bereizgarririk jartzea, baina jakin behar duzu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko zein kategoriatakoa den zure ibilgailua, jakin ahal izateko IGEra sar zaitezkeen ala ez. 

Zure ibilgailua ez badago sarbide librea dutenen artean, baimenak kudeatu atalean eskatu ahal izango duzu baimena, zure kasuaren eta beharraren arabera. 

Baimen-eskaerak IGEra sartu aurretik egin beharko dira beti, behar bezala egiaztatutako larrialdiko arrazoiengatik izan ezik; kasu horretan, hurrengo 48 orduetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak. 

Arau-hauste larritzat joko da: 

  • IGEra sartzeko debekua izanda, bertan baimenik gabe sartzea. 
  • Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera doan edozein datu, adierazpen edo dokumentu zehatza ez izatea, faltsua izatea edo ez ematea. 
  • Adierazitakoa egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea. 

Arau-hauste horiek 200 euroko isunarekin zehatuko dira, eta zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-haustea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean). 

IGEa Donostian ezartzeak eragin positibo nabarmena izango du pertsonen osasunean eta planetaren jasangarritasunean. 

  • Hauek dira onura garrantzitsuenak: 
  • Airearen kutsadura murriztea eta, beraz, arnasten dugun airearen kalitatea hobetzea 
  • Kutsadura akustikoa murriztea 
  • Klima-krisia arintzen laguntzea, berotegi-efektuko gas gutxiago sortuko direlako 
  • Ohitura osasungarriagoak sustatzea 
  • Espazio publikoak berreskuratzea 
  • Garraio publikoa sustatzea eta bultzatzea 

2030erako helburuak 

Airearen kalitatea 

  • Airearen kalitateari buruzko Europako etorkizuneko legerian aplikatuko diren eta Osasunaren Mundu Erakundearen urteko estandarretara iristea. 
  • Urteko batez bestekoak: 20 µg/m3 NO2-rako, 20 µg/m3 PM10-erako eta 10 µg/m3 PM2,5-erako. 

Deskarbonizazioa 

  • Berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 murriztea. 

Zarata 

  • 65 dB(A) goiz eta arratsaldez, eta 55 dB(A) gauez. 

Aldaketa modala 

  • Eguneko 14.250 joan-etorri gehiago egitea hiri barnean, jatorria edo helmuga IGEa delarik (oinez eta bizikletaz). 
  • Eguneko 12.000 joan-etorri motorizatu pribatu gutxiago, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGEa delarik. 
  • Eguneko 14.500 joan-etorri gehiago egitea garraio publiko/multimodalean, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGEa delarik.

Europako Parlamentuak 2019ko azaroaren 28an klima eta ingurumen larrialdiaz egindako adierazpenak "klima eta ingurumen larrialdi egoera" deklaratu zuen eta Batzordeari, estatu kideei eta munduko eragile guztiei eskatu zien "lehenbailehen hartzeko mehatxu horri aurre egiteko neurri zehatzak, beranduegi izan baino lehen, eta Parlamentuak berak ere konpromiso hori hartu zuen". 

Ildo horretan, udal-administrazioak betebeharra eta ahalmena du airearen kalitate ona berreskuratzeko eta zaintzeko (indarrean den legerian ezarritako parametroen arabera), bai eta biztanleria osoaren osasuna babesteko ere. 

Gainera, kontuan izan behar dugu IGE hau Donostiako Udalak urte askotan zehar garatu dituen jardueren multzo baten barruan kokatzen dela, besteak beste: 

  • Hiri Mugikortasun Jasangarriko 2008-2024 Plana, 2008an onetsia 
  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, 2010ean onetsia 
  • Klima 2050 Ekintza Plana, 2018an onetsia 
  • Soinu Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana, 2019an onetsia 
  • Tokiko Osasun Plana 2022-2025, 2022an onetsia