Atzerriko matrikula duten ibilgailuak
Intereseko informazioa
Isuri Gutxiko Eremua (IGE)
Eremu honek 1,2 km²-ko azalera hartzen du, hiriaren Erdialdea. Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintzeko helburuarekin, Isuri Gutxiko Eremuan ezin izango dute zirkulatu ibilgailu kutsatzaileenek.
Atzerriko matrikuladun ibilgailuen kasuan, guztiek eskatu beharko dute aldez aurretik baimena Isuri Gutxiko Eremura sartzeko.
Atzerriko matrikuladun ibilgailuek sartu ahal izateko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:
Lehen fasea (2025-2027)
- 2004-07-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)
- Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
- Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatuak
Bigarren fasea (2028tik aurrera)
- 2007-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
- Turismoak eta furgonetak:
- Gasolina: 2006-01-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2014-01-01etik aurrera matrikulatuak
- Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
- Gasolina: 2009-10-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2014-10-01etik aurrera matrikulatuak
Ibilgailu hibridoek, gasez propultsatuek edo elektrikoek ere aldez aurretiko baimena eskatu beharko dute, baina sartu ahal izango dira matrikulazio-data edozein dela ere.
Honako hauek dituzten pertsonen ibilgailuak ere baimenduta egongo dira:
- Mugikortasun Murriztuko Europako Txartela edo baliokidea
- Ibilgailu historikoaren ziurtagiria edo baliokidea
Baldintzak
Isuri Gutxiko Eremura baldintza hauek betetzen dituzten eta sartu aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete duten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.
Izapidea egin ondoren, ibilgailuak IGEra sartzeko baimena izango du lehen fasearen amaierara arte (2027), betiere deskribatutako baldintzak betetzen baditu. Ez da berariazko jakinarazpenik bidaliko, informazio falta dagoela edo gutxieneko baldintzak betetzen ez direla ikusten denean izan ezik.
Izapidean datu hauek eman beharko dira:
- Ibilgailuaren titularra
- Ibilgailu mota
- Matrikula
- Matrikulazio-data
- Erregai mota
- Fitxa teknikoa
Arau hauen urraketa 200 euroko isunarekin zigortuko da, eta kopuru hori %30 handitu daiteke berrerortzea gertatuz gero (urtebetean arau-hauste bat baino gehiago).