Eskatu profesionalentzako eta enpresentzako baimena
Intereseko informazioa
Enpresa txikientzako eta profesionalentzako baimena
Ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu baino gutxiago inskribatu behar dituztenek, Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea izapidea erabili beharko dute.
Baimena kasu hauetan eskatu ahal izango duzu:
Nire egoitza IGEan dago eta ibilgailu misto edo industrial bat daukat
IGEan kokatutako jarduera ekonomikoen titularren ibilgailu mistoak edo industrialak.
Unean uneko zerbitzu bat eman behar dut IGEan
IGEan kokatutako pertsona/enpresa batek eskatutako unean uneko zerbitzu bat emateko IGEra sartu behar baduzu, sarrera bakoitzerako baimena eskatu beharko duzu.
Itsasoko jarduerak
Itsasoko jarduerekin lotutako enpresa bat baduzu eta material handia garraiatzeko IGEra sartu behar baduzu.
Zerbitzu publiko edo interes orokorreko bat ematen dut
- Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...
- Gizarte-zerbitzuak
- Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna...
IGEko biztanleei edo enpresei ohiko zerbitzu bat ematen diet
- IGEko pertsonek, enpresek edo erakundeek oro har eskatu ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuak:
- salgaiak banatzea edo jasotzea,
- osasunarekin lotutako lanak,
- mantentze edo konponketa lanak,
- segurtasun pribatua.
IGEan autoeskola bat daukat
IGEan kokatutako Autoeskolen gidatze-praktiketarako ibilgailuak.
IGEan dagoen tailer batera joan behar dut
Tailerrak berak eskatu beharko du bertara joaten diren ibilgailu bakoitzarentzako baimena.
Administrazio publiko baten baimena daukat IGEra sartzeko
Bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko udal-baimena duten ibilgailuak, baita IGEra sartzeko beste Administrazio Publiko batek -bere eskumen-eremuan- emandako baimena dutenak ere.
Larrialdi-arrazoi batengatik IGEra sartu behar izan dut
Justifikatutako larrialdi batengatik Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartu diren eta aurretik baimena eskatu ezin izan duten ibilgailuentzako baimen-eskaera. Izapide hau sartu eta 48 orduko epean egin behar da.
Enpresa handientzako eta profesionalentzako baimena
Ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu edo gehiago inskribatu behar dituztenek, Matrikulen kudeaketa Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko izapidea erabili beharko dute.
Kasu honetan, matrikulen autogestioa aplikazio baten bidez egitea ahalbidetuko da.
Baimena kasu hauetan eskatu ahal izango duzu:
Zerbitzu publiko edo interes orokorreko bat ematen dut
- Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...
- Gizarte-zerbitzuak
- Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna...
IGEko biztanleei edo enpresei ohiko zerbitzu bat ematen diet
- IGEko pertsonek, enpresek edo erakundeek oro har eskatu ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuak:
- salgaiak banatzea edo jasotzea,
- osasunarekin lotutako lanak,
- mantentze edo konponketa lanak,
- segurtasun pribatua.
IGEan autoeskola bat daukat
IGEan kokatutako Autoeskolen gidatze-praktiketarako ibilgailuak.