Eskatu partikularrentzako baimena
Intereseko informazioa
Isuri Gutxiko Eremuan sartzeko baimena
Izapide honen bidez, Isuri Gutxiko Eremuan (IGE) sarrera librea ez duten partikularren motor-ibilgailuak eta ziklomotorrak inskribatu ahal izango dira, eta beraz, eskaera bat izapidetu behar dute.
Zure baimena kasu hauetan eskatu ahal izango duzu:
Mugikortasun Murriztuko Europako Txartela duen pertsona bat eramatea
Txartela duen pertsona bakoitzeko gehienez bi ibilgailu baimenduko dira.
Mendekotasuna edo mugikortasun murriztua duen 80 urtetik gorako pertsona bat eraman behar dut
IGEan erroldatuta dauden, 80 urtetik gora dituzten eta mugikortasun murriztua eta/edo mendekotasun iraunkorra duten pertsonak eramateko ibilgailuak.
3 Baremoko (JMB) mendekotasuna edo mugikortasun murriztu iraunkorra duen pertsona bat eraman behar dut
Isuri Gutxiko Eremuan (IGE) erroldatuta dauden eta JMBn gutxienez 3 Baremoa justifikatuta duten mugikortasun murriztua eta/edo mendekotasun iraunkorra duten pertsonak eramateko ibilgailuak.
IGEan erroldatuta dagoen aldi baterako mugikortasun murriztua duen pertsona bat eraman behar dut
IGEan erroldatuta dauden eta aldi baterako mugikortasun murriztua eta/edo mendekotasuna egiaztatua duten pertsonak eramateko ibilgailuak.
IGEan lan egiten duen edo ikasten duen aldi baterako mugikortasun murriztua duen pertsona bat eraman behar dut
IGEan ohiko jarduera bat egiten duten eta aldi baterako mugikortasun murriztua eta/edo mendekotasuna justifikatuta duten pertsonak eramateko ibilgailuak.
DSBE edo BGDS jasotzen dut
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Gutxieneko Bizitzeko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen duten titularren ibilgailuak.
IGEan erroldatuta nago eta renting, alokairu... bidezko ibilgailu bat daukat
Isuri Gutxiko Eremuan (IGE) erroldatuta dauden pertsonen ibilgailuak, gozamen, renting, leasing, alokairu, gauzazko ordainketa edo ordezko ibilgailu gisakoak.
IGEan garaje-plaza baten jabea edo emakidaduna naiz
Isuri Gutxiko Eremuan (IGE) kokatutako garaje-plazen jabetza edo emakida erregimenean titularrak diren pertsonen ibilgailuak.
Administrazio publiko baten baimena daukat IGEra sartzeko
Bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko udal-baimena duten ibilgailuak, baita IGEra sartzeko beste Administrazio Publiko batek -bere eskumen-eremuan- emandako baimena dutenak ere.
IGEan dagoen tailer batera joan behar dut
Tailerrak berak eskatu beharko du bertara joaten diren ibilgailu bakoitzarentzako baimena.
Larrialdi-arrazoi batengatik IGEra sartu behar izan dut
Sarbidea izan eta 48 ordura arte aurkeztutako eskabideak onartuko dira, urgentziazko arrazoiei lotuta eta osasunarrazoiengatik, atzeraezinezko konponketengatik eta antzekoengatik behar bezala arrazoituta.