Dantza

Eskolan, irakaskuntza ez-arautu praktikoa eskaintzen dugu. Irakaskuntzaren helburu nagusia da ikasleak dantzaren bitartez adierazpen artistikoa, komunikazio pertsonala eta mugitzeko trebetasuna garatzea. Aldi berean, bai haurrek, bai gazteek, bai eta helduek ere arlo afektiboan nahiz kognitiboan dituzten gaitasunak ezagutu eta indartuko dituzte.

Ikasleengan sormen eta interpretazio gaitasuna garatzea eta dantzaren praktikaren bitartez gozatzea eta zaletasuna piztea izango dira gure helburu nagusiak.

Eskolan, dantza espezialitateak lau mailatan antolatuta daude:

  • I. maila: dantzarekin kontaktu goiztiarra nahi dutenentzat (6-7 urte bitartekoentzat).
  • II. maila: dantza praktikan hasi nahi duten 8 urtetik 55 urte bitarteko pertsonentzat.
  • III. eta IV. mailak: dantzan jadanik ezagutzak dituztenentzat edo ongi moldatzen direnentzat, eta beren prestakuntza hobetu eta praktikarekin jarraitu nahi dutenentzat.

Inika plataforma Eskolak ikasleekin komunikatzeko lehentasunezko bidea da. Web bidez eta Android edo iOS sistema eragileak dituzten gailu mugikorretarako aplikazioen bidez erabil daiteke.

INIKA bidez, besteak beste, honako informazio hauek bidaltzen dira:

  • Asistentzia-faltei edo eskoletako gorabeherei buruzko informazioa.
  • Ebaluazio-buletinak.
  • Irakasleen jakinarazpenak.
  • Eskolaren komunikazio orokorrak (ikastaroak, kontzertuak, eskaintzak, etab.).
  • Aurrematrikula, matrikula eta kuotak kobratzeko gorabeherak.
Kontsultatu dantza ikastaroetan maizen egiten diren galderak.