Dantza garaikideko hastapena (6-8 urte)

Sormen Dantza gorputz-lan mota bat da, dantza aske eta berezkoa erabiliz, arau finkorik gabe, guztiok ditugun adierazpen eta mugimendu gaitasunak sustatzen dituena. Ongizate fisikoa, emozionala eta afektiboa indartzen duen sormen-prozesuan oinarritzen da.

Diziplina honetan gorputzaren alde ikusgarria lantzeaz gain, barne-dimentsio sentikorra ere lantzen da. Mugimendua zabaltzen eta adierazpena, komunikazioa eta sormena garatzen laguntzen du.

Postura-armonia, gorputz- eta espazio-energiaren erabilera, mugimenduaren adierazkortasuna garatzen ditu, eta sormena eta dantzarako zaletasuna sustatzen ditu.

Norentzat:

  • 6 eta 7 urteko neska-mutilentzat.

Janzkera:

  • Kamiseta, legginak eta galtzerdiak.

Helburuak:

  • Haurraren garapen naturala bultzatzea, haren berezko gaitasunak piztu eta garatzen laguntzea.
  • Mugimenduaren bitarteko gozamena eta dantzarako zaletasuna sustatzea.
  • Gorputz-lanari buruzko oinarrizko nozioak eskaintzea, norberaren gorputzaz kontzientzia handiagoa hartzen laguntzeko.
  • Haurraren adierazpenerako bideak zabaltzea eta garatzea, mugimendua bitarteko nagusi gisa erabiliz.
  • Nork bere gorputzaren kontrolean eta erabileran trebetasun-maila handitzea.
  • Gorputzaren baliabide sortzaile eta estetikoez kontzientzia hartzea.