Dantza klasikoa (+8 urte)
Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifikoak eta teknika desberdinak dituen dantza mota bat da. Halaber, Ballet hitza erabiltzen da dantzaren bidez interpretatua izateko sorturiko musika-pieza izendatzeko ere.

Norentzat:
- 8 urtetik aurrera, adin guztietako neska-mutilentzat.
Janzkera:
- Arropa: dantza klasikorako berariazko arropa.
- Neskak: galtzerdiak, maillota eta punta erdiko zapatila arrosak.
- Mutilak: kamiseta edo maillot zuria, elastikoa eta zapatila beltzak.
- Ilea: motots batean bilduta (moñoa).
Helburuak:
- Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa ulertzeko behar dituzten mugimendu gaitasunak, gaitasun afektiboak eta kognitiboak garatzeko hezkuntza-prozesuak landu behar dituzte, dantzaren adierazpen ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izateko.
- Dantza klasikoaren oinarria, guretzat dantza akademikoa dena, eskolek eta konpainiek beren ikasle eta dantzariak trebatzeko erabiltzen dituzten teknika eta estilo ezberdinak dira.
Ikasgaiaren helburu nagusiak:
- Dantza klasikoaren teknika punta erdian nahiz punta gainean erabat menderatzea, dagozkion pausuak landuz, errazenetatik konplexuenetara.
- Dantzatzen denean erabili beharreko espazioa, erritmoa, interpretazioa eta estilo ezberdinak menperatzea.
- Ikasleengan sormen eta interpretazio gaitasunak garatzea, zaletasuna sorraraztea eta ikasleek dantza klasikoaren bidez gozatzea.
- Ikasleek maila artistiko eta tekniko zabala lortzea, gero eta mugimendu koordinatuagoak egiteko, exekuzio ona lortuz.
- Ikasleengan balio estetiko eta kulturalenganako interesa piztea balletaren ezagutzaren bidez.
- Diziplina honenganako maitasuna garatzea.