Dantza Klasikoa Hastapenak (6-8 urte)
Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifikoak eta teknika desberdinak dituen dantza mota bat da. Halaber, Ballet hitza erabiltzen da dantzaren bidez interpretatua izateko sorturiko musika-pieza izendatzeko ere.

Norentzat:
- 6 eta 7 urteko neska-mutilentzat.
Janzkera:
- Arropa: dantza klasikorako berariazko arropa izan behar du.
- Neskak: media galtzerdiak, mailota eta punta erdiko zapatila arrosak.
- Mutilak: kamiseta edo mailot txuria, elastikoa eta zapatila beltzak.
- Ilea: mototsean (moñoan) bilduta.
Helburuak:
- Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa ulertzeko behar dituzten mugimendu gaitasunak, gaitasun afektiboak eta kognitiboak garatzeko hezkuntza-prozesuak landu behar dituzte, dantzaren adierazpen ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izateko..
Dantza Klasikoaren Hastapenen helburuak, 6-8 urte:
- Ikaslearen psikomotrizitatea eta gaitasunak garatzea, hala nola sentipenak adierazteko, harremanak egiteko eta bere mugimenduak musikarekin eta inguratzen duen espazioarekin koordinatzeko gaitasunak.
- Balletaren oinarrizko kontzeptuak eta terminologia ezagutu eta erabiltzen hastea.
- Dantza klasikoko lehen urratsak —lurra, barra, zentroa eta diagonalak— ikastea, jolasak, inprobisazioa eta koreografia errazak erabiliz.
- Gorputzaren, besoen, hanken eta buruaren jarrera egokia lantzea.
- Dantza klasikorako eta hura praktikatzeko zaletasuna garatzea.
- Haurra ikasgai berri honetan ongi sentitzen eta garatzen dela bermatzea.