Programa Incredible Years

Incredible Years portaera-arazoak dituzten 4-7 urteko eta 8-12 urteko seme-alabak dituzten familientzat eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoentzat pentsatutako programa da.

Zein da programaren helburua

Aita edo ama gisa:

  • Zure semearekiko edo alabarekiko harremana, komunikazioa eta lotura hobetuko dituzu.
  • Zure semeari edo alabari lagunduko diozu pentsatzeko eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko gaitasunak hobeto garatzen.
  • Mugak errespetuz eta modu positiboan jartzen ikasiko duzu.
  • Hazkuntzari begira, zure buruarengan segurtasun eta konfiantza handiagoa izango duzu.

Zure semea edo alaba:

  • Beste haurrekin harremanak izateko trebetasunak hobetuko ditu.
  • Bere autoestimua eta autokonfiantza indartuko ditu.
  • Eskolan hobeto egoten ikasiko du.
  • Bere emozioak kontrolatzen eta bere kabuz lasaitzen ikasiko du
  • Arazoak modu egokian konpontzeko tresnak izango ditu.

Norentzat da

  • Gurasoentzat eta euren 4-8 urteko haurrentzat.
  • 9-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, eta haientzat bakarrik.

Non eta zer ordutan egiten dira saioak

4-7 urteko programa:

  • Leku eta ordu berean lan egiten da, baina gela desberdinetan, talde batean, gurasoak eta, beste talde batean, haurrak.
  • Programak 2 orduko 18 saio ditu, eta astean behin egiten dira saioak, arratsaldez.

8-12 urteko programa:

  • Gurasoekin bakarrik egiten da lan.
  • Programak 2 orduko 17 saio ditu, astean behin.
  • Programan parte hartzen ez duten adingabeentzako haurtzaindegi zerbitzua dago.

Bananduta eta/edo dibortziatuta gaude. Parte har dezakegu?: Bananduta edo dibortziatuta bazaude eta biek parte hartu nahi baduzue, talde berean egon zaitezkete edo talde desberdinetara joan.

Non: Villa Salia

Zenbat balio du

Programa doakoa da.

Nola parte har dezaket

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.

Erlazionatutako dokumentuak