Arreta sozioedukatibo eta psikosoziala

Familientzako, haurrentzako eta nerabeentzako hezkuntza-laguntza eta laguntza terapeutikoa da, banakakoa, familiakoa edo taldekoa izan daitekeena. Etxean edo ingurune komunitario batean egiten da. 

Zein da programaren helburua

  • Familiako bizitza hobetzea.
  • Adingabeei arreta, zaintza eta babesa emateko modua hobetzea.
  • Zaintzan edo babesean dauden gabeziei erantzutea.
  • Pertsonarentzat, familiarentzat edo taldearentzat onak ez diren ohiturak, portaerak, jarrerak eta sentimenduak aldatzea.
  • Trebetasun pertsonalak, familiakoak eta taldekoak garatzea, modu independentean bizitzen, gizartean integratzen eta familian eta komunitatean behar bezala bizitzen laguntzeko.

Norentzat da

0-18 urteko haur eta nerabeentzat eta haien familientzat, zaintza faltaren arrisku arina edo moderatua dagoenean, edo arrisku hori agertzeko bidea dagoenean.

Nola parte har dezaket

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.