Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Nor gara
Donostiako Udalaren zuzendaritza bat gara, udalerriko herritar guztiei zuzendua, berariaz lan egiten duena premiak izan eta beren bizi-proiektua modu autonomoan garatzeko zailtasunak dituzten pertsonekin, proiektu hori lortzeko behar beste baliabide emanez.
Zer egiten dugu
- Gizarte-baliabideak eskaini, kudeatu eta koordinatu:
- Esku-hartze sozialeko eremuak:
- Etengabe harremanetan egon zona bakoitzeko pertsonekin eta gizarte-eragileekin.
- Gizarte-baliabideei buruzko informazioa zabaldu.
- Prestazioak emateko proposamenak egin eta horien jarraipena egin.
- Esku-hartze sozialeko eremuak:
- Etxez etxeko laguntza:
- Pertsonaren edo familiaren ongizate fisiko, sozial eta psikologikoa zaindu. Berrezartzeko eta mantentzeko gizarte-prestazioa eman.
- Norberak egin ezin dituen eguneroko zereginetan lagundu.
- Ingurune naturalean jarraitzeko aukera eman.
- Adineko pertsonak:
- Kolektibo honek dituen gabeziak antzeman.
- Eguneko zentroetan, egoitzetan, ordezko familietan eta abarretan zerbitzuak eskaini.
- Marjinazioa prebenitu eta gizarteratu
- Jarduera eta esku-hartze soziokomunitarioak aurreikusi eta diseinatu: pobreziaren aurkako plana, droga-mendetasunen prebentzioa, desgaitasunen bat duten pertsonen garraioa, eta abar.
- Jarduera eta esku-hartze soziokomunitarioak aurreikusi eta diseinatu: pobreziaren aurkako plana, droga-mendetasunen prebentzioa, desgaitasunen bat duten pertsonen garraioa, eta abar.
- Gizarte Abegi Etxea:
- Harrera, orientazioa eta laguntza eman hala behar duten pertsonei.
- Harrera, orientazioa eta laguntza eman hala behar duten pertsonei.
- Haurrak eta familia:
- Adingabeen aurkako arrisku-kasuak edo tratu txarrak, portaera moldakaitzak, halakoen gizarte-ondorioak, familia-arazoekiko lotura eta abar detektatu, aztertu eta baloratu.
- Indarkeria matxista.
Gure lan-prozesuak
Gure zuzendaritzaren lan-prozesuak asko dira, eta horietako batzuk konplexuak, herritarrei eman behar dizkiegun erantzunen aniztasunagatik, bakoitzak egin ditzakeen ibilbideengatik eta horretarako garatu behar ditugun barne-erremintengatik. Prozesuen mapak ezin du erakutsi konplexutasun hori guztia, baina bai ilustratu zein diren artatzen ditugun pertsonen gizarte-premiei erantzuteko jarduera-fluxu nagusiak.
Nola gaude antolatuta
Gizarte Zerbitzuetako eta Ekintza Komunitarioko Ordezkaritza: Maria Jesus Idoeta Madariaga
Zuzendaritza: Garikoitz Agote Alberro
Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Gizarte Ekintzaren Kontseilu Sektorialaren bitartez.
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.