Indarkeria matxistaren biktimak
Indarkeria matxistaren biktima izan zaitezkeela sentitzen baduzu, jarri harremanetan zure auzoko gizarte zerbitzugunearekin
Kontsultatu indarkeria matxistaren biktimentzat dauden harrera aukerak
Eskatu ekonomikoki independizatzeko aukera ematen dizuten laguntzak
Biktimentzako eta haien mendeko pertsonentzako aldi baterako bizitokia
Biktimentzako eta haien familientzako arreta psikologikoko zerbitzua
Indarkeria egoerei aurre egiteari eta konpontzeari buruzko orientazio juridikoko zerbitzua
Biktimentzako esku hartze plan bat egiteko zerbitzua
Intereseko informazioa
Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta
Indarkeria matxista jasaten baduzu edo jasan baduzu:
- Ez izan zalantzarik, deitu 943 481 405 zenbakira
- Larrialdi kasuetan, deitu berehala 112 zenbakira. Handik polizia eta laguntza baliabideak aktibatuko dira.
- Jendaurreko ordutegia: 09:00-14:00
Udalean indarkeria matxistaren biktimak lagundu eta babesteko lan egiten dugu.
Emakumeen aurkako indarkeria, edo indarkeria matxista, Giza Eskubideen urraketa larria da eta genero-desberdintasunaren adierazpen muturrekoena. Aurrerapausoak egin diren, oraindik gure gizarteko arazo larrienetako bat da.
Zer eskaintzen dizugu?
Informazioa eta laguntza ematea geure baliabideekin eta beste erakunde edo sailek eskaintzen dituztenekin:
- Harrera, diagnostikoa eta orientazioa
Entzuteko eta lagun egiteko gune bat eskaintzen dizugu, zure beharrak baloratu eta baliabide egokienak proposatzeko esku-hartze plan baten bidez. Modu koordinatu eta pertsonalizatuan lan egiten dugu.
- Laguntza psikologikoa
Une zailetan lagun egiten dizugu, hala nola banantzean edo salaketa kasu batean, eta erabakiak hartzen laguntzen dizugu. Gure helburua da zuk pasatutako traumaren ondoren zure bizitza berregin ahal izatea.
- Larrialdietarako laguntza ekonomikoak
Berehalako laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkizugu oinarrizko beharrak asetzeko, beste baliabide batzuetara azkar iristea ezinezkoa denean.