Indarkeria matxistaren biktimentzako foru harrera zentroak
URRATS zentroa. Premiazko eta egonaldi laburreko harrera zentroa.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta horien ardurapean dauden pertsonei premiazko harrera eta osoko arreta ematen die. Indarkeria matxistaren biktima diren eta babesa behar duten emakumeentzako harrera zentroa.Egonaldi laburreko zentroa. 24 orduz eta urtearen 365 egunetan ematen da harrera. Kasuaren balorazioa egin eta egokien zaion baliabidera bideratzeko proposamena egiten da. Zentroko egonaldia 30 egunekoa izango da gehienera, eta beste 30 egunez luzagarriak eragozpen handiko kasuetan, aurrez Gipuzkoako Foru Aldundiko dagokion sailarekin adostuta.
BIDEAN zentroa. Egonaldi ertaineko nahiz luzeko harrera zentroa.
Indarkeriaren biktima diren, eta babesa eta etxebizitza bat premiazkoa duten emakumeentzako zentroa, esku hartze psikosozialeko, soziohezitzaileko eta bitartekotzako laguntza trinkoa eskaintzen duena eta teknikari espezializatuen etengabeko presentzia eskatzen duena. Harreraren egonaldia 6 hilabeterainokoa izan daiteke, luzagarriak izan daitezkeenak aurrez zentroaren sail kudeatzailearekin adostuta.
Autonomiarako etxebizitzak.
Indarkeria matxistaren biktima diren eta babesa premiazkoa duten emakumeentzako etxebizitzak, 6 hilabeterainoko harrera aldia dutenak, luzagarriak izan daitezkeenak aurrez Gizarte Larrialdietarako eta Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko sailarekin adostuta.
Norentzat
Premiazko harrera jasotzeko baldintza hauek bete behar dira:
- Gizarte zerbitzuen sareko berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
- Zerbitzuaren funtzionamendua nahiz ohiko elkarbizitza larriki kaltetu dezakeen jokabide-nahasmendurik ez izatea eta/edo pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat zein esku har dezaketen profesionalentzat arriskutsuak izan daitezkeen portaerarik ez agertzea.
- Gaixotasun infekzioso-kutsakorren bat edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, dagokion tratamenduari uko ez egitea.
- Droga mendekotasuna eta/edo alkoholismoarekin arazoak izanez gero, beharrezkoa da harrera jasotzen den unean medikuaren segimendu terapeutikoa duten mendekotasuna gainditzeko programetan parte hartzen egotea.
- Egiaztagarria den edozein moduren bidez egiaztatu behar dute indarkeria matxista erabili dela.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Larrialdietarako zerbitzuko, eta/edo Gizarte Zerbitzuetako, eta/edo Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko (IMBAZ) profesionalen bidez salaketa jasotzea.
- IMBAZ eta/edo Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ) indarkeriaren biktima izan den emakumearekin harremanetan jartzea.
- IMBAZko teknikariek Aldundiari eskabidea egitea, honakoak erantsita: emakumearen egoerari buruzko gizarte txostena, tratu txarreko egoera jasateagatik etxetik berehala alde egiteko beharra gomendatzen duen profesionalaren balorazioa, eta gizartearen nahiz familiaren laguntzarik ez izateagatik harrera zentro batean artatua izateko premia duela adieraztea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Larrialdietarako eta Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko harrera zentroen arduradunari larrialdiko egoera bat dela telefonoz adieraztea.
- Eskabidea onartu ondoren, emakumea eta haren ardurapean dauden pertsonak harrera zentroan hartuko dira, emakumeak berak bertaratzeko modua izanez gero eta/edo harrera zentroko taldearen laguntzarekin.
- Emakumeari eta haren ardurapean dauden pertsonei harrera zentroan ostatu ematea.
- Harrera zentroko profesionalekin esku hartzearen segimendua eta koordinazioa egitea.
OGZen ordutegitik kanpo jarduteko prozedura
- Baliabide horietarako sarbidea Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuaren (GLFZ) bidez egiten da.
- Ondoren, Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko Balorazioetarako Batzorde Teknikoak berretsi egin behar ditu egindako balorazioa eta orientazioa, harrera zentroaren proposamena kontuan hartuta.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
Oharrak:
- Ikusi 19. art.: Osoko gizarte laguntza (1/2004 Legea).
- Ikusi 22. art.: EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa (12/2008 Legea). 2.4.6. fitxa: Etxeko tratu txarren biktimak diren emakumezkoentzako egoitzak eta beste egoitza zerbitzu batzuk
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen (OGZ) arreta ordutegiak. Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
OGZen arreta ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzutik (GLUZ), Udaltzaingotik, Ertzaintzatik eta epaitegitik harremanetan jarri ahal izango da Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuarekin (GLFZ) Aldundiaren harrera baliabide horietara sarbidea izateko.Telefonoak 943 224 411 - 112