Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza psikologikoa
Baliabide honek indarkeria sexistatik eratorritako premia psikosozialak lantzen ditu, indarkeria sexista zer esparrutan eman den kontuan hartu gabe: bikotekidea, familia, inguru hurbila, kalea, lan esparrua…
Norentzat
Zerbitzu hau indarkeria matxistako egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuen Zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
- Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko profesionalek egoeraren balorazio teknikoa egitea.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaltzea.
- Saioak aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiak psikologo bat esleitzea.
- Egoeraren segimendua, Gizarte Zerbitzuetako artatzearen psikologoarekin koordinazioa, eta artatzearen amaitzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Oharrak:
- Ikusi 19. art.: Osoko gizarte laguntzarako eskubidea (1/2004 Legea).
- Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 2.7.5. fitxa: Tratu txarren eta sexu erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinduei eta ahalmen urritasunen bat duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzua
- Urdaneta kalea 13, etxabea
- Telefonoa 943 481 400