Gros

Groseko historia, aldaketei begiratuta oso aberatsa izan da, batez ere, XIX. mendearen amaieratik aurrera, ibaiaren eskuinaldeko hareatza zabaletan betelana egiten hasi zirenez geroztik.
Pixkanaka-pixkanaka, funtsean industriala zen auzo bat izatetik, zerbitzuetara bideratutako auzoa izatera pasa da, merkataritza dibertsifikatuta izanik nagusi, eta, gaur egun, hiri osoko bigarren merkataritza-eremu garrantzitsuena da, erdialdekoaren atzetik.
Urbanizazioari dagokionean, Grosek aldaketa ugari izan ditu. Bide, plaza eta eraikinetan aldaketa ugari egin dira; ezin ahaztu Zurriolako hondartza eta pasealekuaren berriztapena eta, jakina, Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Auditorioaren eraikuntza.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.
Prozesuak auzoetan
Une honetan ez dago parte-hartze prozesurik irekita
Auzo elkarteak
Azpiegiturak eta zerbitzuak
Azken albisteak

Ekimenak irakurketa eta idazketa erabiltzen ditu lotura komunitarioak indartzeko eta auzoari buruzko kontakizun partekatua eraikitzeko

Zerbitzu guztiak dira martxan, olanak, karpak, itzalkinak eta aulkiak ekainaren 15ean

Azaroko denboralearen ostean hasitako lanak amaitu ditu Udalak, 2,5 milioi euroko inbertsioarekin

Zerbitzua irailaren 15era arte indarrean egongo da