Isuri Gutxiko Eremua (IGE) hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko.
Hona hemen Donostiarako zehaztutako Isuri Gutxiko Eremuaren mapa (2024aren amaieran jarriko da indarrean): * Araba Parkearen eta Santa Katalina Zubiaren artean (Gernikako Arbolaren Pasealekua / Foruen Pasealekua) Urumea ibaiaren ondotik doan bidea IGEtik kanpo geratzen da.
Galderak eta erantzunak:
Isuri Gutxiko Eremua, IGE izenez ere ezaguna, Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da.
Isuri Gutxiko Eremua hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko.
IGEa Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da, eta bere helburu zehatzak honako hauek dira:
- Airearen kalitatea hobetzea.
- Klima-aldaketa arintzea.
- Kalitate akustikoko helburuak betetzea
- Garraiobide jasangarriagoetarako aldaketa modala sustatzea
Europako araudiko lege bat dela eta: 7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa. Lege horrek 50.000 biztanletik gorako udalerriak behartzen ditu mugikortasunaren ondoriozko isuriak murrizteko neurriak hartzera.
IGEak gutxi gorabehera 1,2km2-ko azalera izango du, hori baita ibilgailuen zirkulazio-kontzentrazio handiena duen hiri-eremua. Eremu horretako distantziarik luzeena 20 minutu-koa da oinez.
IGEa, joan-etorri gehien dituen eremua izateaz gain, trafikoak eragindako kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazio handienak dituen eremua ere bada.
Hiriko airearen kalitatea neurtzeko estazioen artean, Easoko estazioak du airearen kalitate-mailarik txarrena (nitrogeno dio-xidoaren maila altuagoak).
IGE proiektua donostiarrekin adosten ari da, eta exekutatu eta inplementatu aurreko hainbat etapa ditu. Gaur egun, herritarren ekarpenak jasotzeko fasean gaude.
Espero da IGE arautuko duen ordenantza 2024 urtearen amaieran jartzea indarrean. Hau da, ordura arte ez da beharrezkoa izango murrizketak nahitaez betetzea.
Behin ordenantza onartzean, IGEren ezarpena prozesu mailakatua eta progresiboa izango da, biztanleriak aukera izan dezan pixkanaka errealitate berrira egokitzeko.
Prozesu mailakatu hori bi fasetan egingo da, eta horietako bakoitza 3 urtetan. Fase bakoitzak murrizketa jakin batzuk izango ditu. Lehen fasea 2024-2027 aldian egingo da, eta bigarrena 2028-2030 aldian.
IGEn sartu baino lehen, aurretiko abisuzko seinaleak ikusiko dituzu, eta horiek eremuan sartzeko mugak jakinaraziko dizkizute, eremuan sartzea saihets dezazun.
Eremurako sarbideetan, kamerak egongo dira, matrikulak automatikoki irakurtzeko, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datu-baseekin alderatuko dituzte, ibilgailua mugatutako eremura sar daitekeen ala ez egiaztatzeko.
Ez. Ez da beharrezkoa izango inolako etiketa edo bereizgarririk jartzea, baina bai jakitea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) zein kategoriatakoa den zure ibilgailua, IGEan sar zaitezkeen ala ez jakiteko.
Webgune honetan kontsulta dezakezu zure ibilgailuaren ingurumen-sailkapena (gaztelaniaz): https://sede.dgt.gob.es/es/vehiculos/informacion-de-vehiculos/distintivo-ambiental/
- Lehenengo fasean (2024-2027), ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuek ezingo dute IGEan sartu. Kalkuluen arabera, hiriko ibilgailuen % 14ri eragingo dio gutxi gorabehera.
- Bigarren fasean (2028-2030), ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuei eta B etiketadun ibilgailuei mugatuko zaie sarbidea.
IGErako sarbide askea izango dute ingurumen-bereizgarriren bat duten ibilgailuek, hau da, CERO, ECO, C eta B etiketa duten ibilgailuek.
Zehazki:
- Bizikletak, pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak, beste ziklo batzuk eta mugi-kortasun pertsonalerako ibilgailuak (patineteak).
- CERO, ECO, C eta B kategorietako ingurumen-bereizgarriak dituzten ibilgailu mo-tordunak. Bigarren fasetik aurrera, B etiketadun ibilgailuei sarbidea mugatuko zaie.
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) historikotzat izendatutako ibilgailu motordu-nak.
Baimendutakoen kategorian sartzen ez diren ibilgailuek eremuan sartzeko baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte, baimen iraunkorrak zein puntualak.
Bai. Sarbide askekoak ez diren zenbait ibilgailu motordunek ez dute eskaerarik izapidetu beharko eremura sartzeko baimen iraunkorra lortzeko.
Honako hauek dira ingurumen-bereizgarririk ez izan arren IGEra sartu ahal izango diren ibilgailu motordunak:
- Matrikulatutako ibilgailuak, baldin eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT) erroldatutako helbidea IGEren gunean badago; hau da, bertakoak. Bigarren fasetik aurrera, sarbidea mugatuko zaie IGEn matrikulatuta egon arren etiketarik ez duten ibil-gailuei.
- IGEn erroldatuta egon ez arren, TAOrekin aparkatzeko salbuespenezko araubideari lotutako baimena duten titularren ibilgailuak.
- Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak, MM bereizgarridunak.
- Taxiak eta AIGak. Bigarren fasetik aurrera, sarbidea mugatuko zaie IGEn matrikula-tuta egon arren etiketarik ez duten ibilgailuei.
Sarbide askea ez duten beste ibilgailu motordun batzuek baimen bereziaren eskaera izapidetu beharko dute eremura sartu ahal izateko.
1. Aldi jakin baterako sartzeko baimena:
- IGEan erroldatutako pertsonen ibilgailuak: usufruktu, "renting", "leasing", errentamendu, gauzazko lansari edo ordezko ibilgailu erregimenekoak. Kasu horretan, ur-tean behin bakarrik eskatu beharko da baimena, eta bigarren fasetik aurrera ez da baimenik emango IGEan erroldatutakoenak izan arren etiketarik ez duten ibilgailuen-tzako.
- IGEan kokatutako garajeetako titularren ibilgailuak. Baimena eskatu beharko da fa-se bakoitzean.
- Mugikortasun urriko Europako txartela duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak. Bi ibilgailu baimendu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Baimenak ez du denbora-mugarik.
- Bide publikoa okupatzeko baimena duten ibilgailuak. Bide publikoa okupatzeko baimendutako denborarako baimena.
- Mugikortasun urria eta/edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko ibilgailuak, 70 urtetik gorako erroldatuekin edo IGEan erroldatutakoekin lotura badute, eta mugi-kortasuneko 7., A edo B baremoaren justifikazioarekin. Mugikortasun urriko pertsona bakoitzeko, gehienez, bi ibilgailu baimenduko dira. Baimena eskatu beharko da fase bakoitzeko.
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonen titulartasuneko ibilgailuak. Baimena eskatu beharko da fase bakoitzeko.
- Zerbitzu publikoak eta/edo interes orokorreko zerbitzuak, ekonomikoak (garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...) nahiz sozialak edo ez-ekonomikoak (polizia, osasuna...) emateko IGEan sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Eskaera bakarra egitea nahikoa da baimen iraunkorra lortzeko.
- IGEn bizi diren pertsonek edo bertan kokatutako jarduera duten erakunde edo enpresek beren premiak asetzeko oro har eska ditzaketen ohiko zerbitzuak edo zerbitzu errepikakorrak (salgaiak banatu edo jasotzea, mantentze-lanak edo konponketa) emateko IGEan sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Lehen fasean, etiketarik gabe-ko ibilgailuek baimena eskatu beharko dute, eta lehenengo fase osorako balioko du baimen horrek. Bigarren fasetik aurrera, etiketarik gabeko ibilgailuek ez dute baime-nik izango, eta B etiketadunek baimena eskatu beharko dute fase horretarako.
- IGEan kokatutako autoeskoletako ibilgailuak, gidatzeko praktiketarako. Lehenengo fasean, etiketarik gabeko ibilgailuek baimena eskatu beharko dute. Baimen horrek lehen fase osorako indarraldia izango du. Bigarren fasetik aurrera, etiketarik gabeko ibilgailuek ez dute baimenik izango, eta B etiketadunek baimena eskatu beharko du-te fase horretarako.
- IGEan kokatutako jarduera ekonomikoen titularren ibilgailu mistoak edo industrialak. Fase bakoitzean baimena eskatu beharko da.
2. Unean uneko sartzeko baimena:
- Aldi baterako mugikortasun urria eta/edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko ibilgailuak, honako pertsona hauekin lotura badute: bertan erroldatutako eta aldi baterako mugikortasun urria aitortua duten pertsonak, edo IGEan jarduera errepikakor bat (lana, ikasketak) duten aldi baterako mugikortasun urriko pertsonak. Mugikortasun urriko pertsona bakoitzeko, gehienez, bi ibilgailu baimenduko dira. Baimenek hilabeteko indarraldia izango dute.
- IGEan bizi diren pertsonek edo jarduera bertan kokatuta duten erakunde eta enpresek beren premiak asetzeko oro har eska ditzaketen zerbitzuak (salgaiak banatu edo jasotzea, mantentze-lanak edo konponketa) unean-unean emateko IGEan sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Bigarren fasetik aurrera, etiketarik gabeko ibilgailuei ez zaie IGEan sartzeko baimenik emango.
- IGEan kokatutako ibilgailu-konponketarako lantegietara joaten diren ibilgailuak. Kasu horretan, lantegi bakoitzeko titularrak baimena eskatu beharko dio udalari baimendu beharreko matrikulen berri eman ahal izateko, horretarako berariazko aplikazioaren bidez, eta, hala badagokio, egunak eta orduak zehaztuta.
3. Unean uneko sartzeko baimena larrialdi-kontuengatik:
- IGEan sartu ondorengo 48 ordura arteko eskaerak onartuko dira, larrialdiko arrazoiei lotuta eta behar bezala arrazoituta badaude, osasun-arrazoi, atzeraezinezko kon-ponketa eta antzekoengatik.
Atzerriko ibilgailuetarako baldintzak Donostiako biztanleen ibilgailuentzat bezain murriztaileak izango dira gutxienez.
Zehazki, atzerriko ibilgailuakek baimena eskatu beharko dute sartu aurretik, titularra, matrikula, matrikulazio data, erregai mota eta fitxa teknikoa adierazita.
Ingurumen baldintzak betetzen dituzten ibilgailuek iraupen luzeko baimena izango dute Donostia Erdialdea IGEan sartzeko.
Lehenengo fasean zehar eremura sartzeko baldintza minimoak honako hauek dira:
- 2004-07-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak.
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismo elektrikoak, gasolinazkoak eta dieselezkoak.
- 2001-10-01etik aurrera matrikulatutako kamioi, autobus eta autokar elektrikoak eta gasolinazkoak edo 2006-10-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
Bigarren fasean zehar eremura sartzeko baldintza minimoak honako hauek dira:
- 2007-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak.
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismo elektrikoak eta gasolinazkoak, eta 2014-01-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
- 2009-10-01etik aurrera matrikulatutako kamioi, autobus eta autokar elektrikoak eta gasolinazkoak, edo 2014-01-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
2024 urtearen amaieran IGEa abian jartzen denerako, webgune bat sortuko da eskuragarri dauden baimenen kudeaketa guztiak izapidetu ahal izateko. Baimen-eskaerak eremuan sartu aurretik egin beharko dira beti, premiazko arrazoiak daudenean izan ezik, horiek ondorengo 48 orduetan aurkeztu ahal izango baitira.
Ordenantza indarrean sartzen denean, arau-hausteak 200 eurorainoko isunekin zigortuko dira.
Donostian IGE ezartzeak eragin positiboa izango du pertsonen osasunean eta planetaren jasangarritasunean. Onura garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Airearen kalitatea:
Airearen kalitateari buruzko Europako legerian aplikatuko diren mailetara iristea eta Osasunaren Mundu Erakundearen urteko estandarretara hurbiltzea. Urteko batez bestekoak: NO2rako 20 μg/m3, PM10erako 20 μg/m3 eta PM2,5erako 10 μg/m3.
Deskarbonizazioa
Berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 murriztea.
Zarata
65 dB(A) goiz eta arratsaldez, eta 55 dB(A) gauez.
Aldaketa modala
- Eguneko 14.250 joan-etorri gehiago egitea hiriaren barnean, jatorria edo helmuga IGE delarik (oinez eta bizikletaz).
- Eguneko 12.000 joan-etorri motorizatu pribatu murriztea, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGE delarik.
- Eguneko 14.500 joan-etorri gehiago egitea garraio publiko/multimodalean, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGE delarik.
Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Plana (PDF) hiru hamarkadatan mugikortasunaren arloko estrategien eta ekintzen emaitza da.
Plan horren bidez, garraioak ingurumenean duen eragina murriztea da asmoa, eta, horretarako, hainbat helburu ezarri dira, hala nola hiriko mugikortasunak eragindako CO2 eta gas kutsatzaileen isuriak murriztea.
Hori lortzeko, planak funtsezko bost politika ditu ardatz:
- Bitarteko aktiboak lehenestea motordunen (pribatuak) gainetik
- Garraio publikoa birpentsatu eta sustatzea
- Hiri ingurune berriak
- Trafiko eskaria kudeatzea, mugikortasuna eraldatzeko
- Aparkatzeko dagoen tokia optimizatzea