Hirigintza: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia
Eskaintzen diren zerbitzuak
- Bulegoetan artxibatutako dokumentazioa doan kontsultatzea
- Kopiak eskuratzea, paperean edo formatu digitalean, Ordenantza Fiskaletan ezarritako tasak ordaindu ondoren. Kopiak formatu digitalean deskargatzeko, ziurtagiri digital bat eduki behar da.
- Dokumentuen kopia konpultsatuak igortzea, edukiak egiaztatuz
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ordainketaren faktura behar baduzu, eskatu dezakezu e-mail honen bidez: "GCONTABIL.Contabilidad.Ingresos@donostia.eus"
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Espedientearen eskuragarritasuna eta kontsultatzeko dagoen epea jakinaraztea
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Bizitegi eraikinetako obra txikien espedienteak (1995etik gaur egun arte)
- Obra handien espedienteak: eraikuntza proiektuak, zehapenak, aurriak, etab. (1992tik gaur egun arte)
- Jarduera espedienteak: lokaletako obrak, jarduera lizentziak, jarduera salaketak, etab. (1995etik gaur egun arte)
- Hirigintza plangintzaren espedienteak (1996tik gaur egun arte)
- Hirigintzako kudeaketaren espedienteak (1992tik gaur egun arte)
- Azken urteetan Sailak sortu edo jaso dituen beste dokumentu batzuk
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.