Hirigintza: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia

Izapide honek Hirigintza Sostengarriko Sailaren bulegoetan dauden espedienteetara sarbidea ematen du.

Eskaintzen diren zerbitzuak

  • Bulegoetan artxibatutako dokumentazioa doan kontsultatzea
  • Kopiak eskuratzea, paperean edo formatu digitalean, Ordenantza Fiskaletan ezarritako tasak ordaindu ondoren. Kopiak formatu digitalean deskargatzeko, ziurtagiri digital bat eduki behar da.
  • Dokumentuen kopia konpultsatuak igortzea, edukiak egiaztatuz

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak

**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

Ordainketaren faktura behar baduzu, eskatu dezakezu e-mail honen bidez: "GCONTABIL.Contabilidad.Ingresos@donostia.eus"

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: Hilabete bat

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Espedientearen eskuragarritasuna eta kontsultatzeko dagoen epea jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Hauek kontsulta daitezke
  • Bizitegi eraikinetako obra txikien espedienteak (1995etik gaur egun arte)
  • Obra handien espedienteak: eraikuntza proiektuak, zehapenak, aurriak, etab. (1992tik gaur egun arte)
  • Jarduera espedienteak: lokaletako obrak, jarduera lizentziak, jarduera salaketak, etab. (1995etik gaur egun arte)
  • Hirigintza plangintzaren espedienteak (1996tik gaur egun arte)
  • Hirigintzako kudeaketaren espedienteak (1992tik gaur egun arte)
  • Azken urteetan Sailak sortu edo jaso dituen beste dokumentu batzuk

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Sailean artxibatutako dokumentazioaren kontsultari eta dokumentuen kopia konpultsatuen igorpenari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa. Horiek dira obren espedienteak, jardueren espedienteak, hirigintza-plangintzako espedienteak eta sailak jaso edo sortu dituen bestelako dokumentuak.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak hartzekoan zen helburua bete arte bakarrik gordeko dira datu horiek. Helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko, berriz, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian agindutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEO ren 6.1.e) art. 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari buruzkoa. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea Erregulatzeko Arauak onartzen dituena. Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Eskatu hitzordua
943 48 38 38
Dokumentuak

Eskabidea