Ondarretako gazte-aterpetxea

Ondarreta hondartzatik 200 metrora kokaturik dago Ondarreta Gazte Aterpetxea (La Sirena bezala ere ezagutua), Donostiako hirigunetik oso gertu. Aterpetxeak lasaitasuna eta xarma uztartzen ditu, hiriko abantaila guztiak eskainiz.

Aterpetxe hau EHUko Gipuzkoako campusetik oso gertu dago (700 metro ingurura) baita Miramar Jauregitik ere, non UPV-EHUko Udako Ikastaroak egiten diren.

Helbidea

Ordutegiak

  • Harrera:
    • Astelenetik Ostiralera: 8:00 - 21:30
    • Larunbata eta Igandea
      • 8:00h - 12:00h
      • 16:00h - 20:30h
    • Aterpetxearen sarrera:
      • Neguko ordutegia: 8:00 - 02:00. Ostirala eta larunbata: 8:00 - 04:00.
      • Udako ordutegia: 8:00 - 04:00.

ADI: Logelak 10:00etatik 15:00etara garbituko dira. Derrigorrezkoa da bitarte horretan gelak hutsik uztea.

Logela motak

16 logela (100 plaza):

  • 2/3 plazako 2 gela
  • 4 plazako 4 gela
  • 6 plazako 5 gela
  • 8 plazako 2 gela
  • 10 plazako gela bat
  • 12 plazako 2 gela

Zerbitzuak

  • doako wifia
  • agiria duten erromesentzat plazak urte osoan
  • maindireak eta mantak (prezioan sartuta)
  • mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua
  • WCak logela eta/edo solairu bakoitzean
  • ur beroa
  • gas galdarako berogailua
  • aterpekideentzako sukaldea
  • bilera gela (30 pertsona inguru)
  • internet konexioa duten ordenagailuak
  • ikuztegi automatikoa (autozerbitzua)
  • kontsignak
  • ordaintzeko aparkalekuak inguruetan
  • catering zerbitzua

Ondarreta Gazte Aterpetxeak taldeentzako catering zerbitzua eskaintzen du bazkariak eta afariak egiteko, gutxienez 15 laguneko taldeentzat. Prezioa aldatu gabe, aurretik eskatu daitezke menu bereziak zeliako edo barazkijaleentzat.

Kirolarientzako menu berezia ere eska daiteke, 1,00 €-ko gehigarriarekin.

2026eko salneurriak eta denboraldiak (BEZ barne)

Goi-denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik gora
Gela handia (6-8-10-12)
24,43 €
29,03 €
Gela txikia (2-3/4)
27,04 €
31,99 €

Erdi mailako denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik gora
Gela handia (6-8-10-12)
21,96 €
26,86 €
Gela txikia (2-3/4)
24,57 €
29,82 €

Behe-denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik gora
Gela handia (6-8-10-12)
19,55 €
24,93 €
Gela txikia (2-3/4)
22,03 €
27,58 €

Taldeentzako otordu zerbitzua -Gutxienez 15 bazkaltiarrentzat-

Bazkaria/Afaria
13,13 €
Kirolarien menua
14,63 €

Estrak

Gosariak taldeentzat -Gutxienez 15 pertsona-
7,11 €
Eskuoihalak
2,61 €
  • Aterpetxeetan ezin izango dira ordainketak esku-dirutan egin. Ordainketak soilik txartela bidez egin ahal izango dira.
  • Erdi eta behe denboraldian % 5eko deskontua aplikatuko da igandetik ostegunera taldekoak ez diren gaualdietan.
  • 15 kide baino gehiagoko GAZTE taldeentzako DESKONTUAK erdi eta behe denboraldian.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak

Bazkaria/Afaria

13,13 €

Kirolarien menua

14,63 €

Gosariak taldeentzat -Gutxienez 15 pertsona-

7,11 €

Eskuoihalak

2,61 €