Gazteen Antzerki Topaketaren 37. erakustaldiak 19 obra aurkeztuko ditu
Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra arte egongo dira ikusgai
Publicado el 05/11/2026
14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute:
- Antzoki Zaharra
- Victoria Eugenia Club
- Gazteszena (Egia)
- Intxaurrondo K.E.
- Imanol Larzabal (Lugaritz)
- Kontadores Gazte Zentroa
Aurten 37. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian. Zentzu horretan, Iñigo Garcia Gazteriako zinegotziak zera azpimarratu du: “Gazte Antzerkiaren Erakustaldia hiri honek bere gazteriarekin eta kulturarekin duen konpromisoaren adibide bat da. Urtez urte ikusten dugu nola talde berriak animatzen diren sortzera, esperimentatzera eta eszenatokietara igotzera, eta horrek erakusten du Donostian gazte talentuak babesa eta aukerak aurkitzen dituela. Gazteria Sailetik espazio berriak sustatzen jarraituko dugu, gazteek aukera izan dezaten beren burua adierazteko, trebatzeko eta beren sormena herritarrekin partekatzeko”.
Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.
Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Garazi Urkola, Maialen Sorzabalbere eta Aiora Enparantza antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 20an izango da Victoria Eugenia Club Aretoan.
Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta edizio honetan Donostia Kulturarekin batera aritu da elkarlanean.
Sarrerak
Sarreren prezioa 3€koa izango da espazio guztietan.
Salmenta guneei dagokionean, Donostia Kulturaren agertokietakoak (Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia), Imanol Larzabal (Lugaritz) eta Intxaurrondo K.E.), maiatzaren 12tik aurrera eskuratu ahal izango dira, bi modu hauetan:
- Donostia Kulturako webgunean
- Obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan
Kontadores Gazte Zentroko emanaldietarako sarrerak antzezpen egunean bertan erosi ahal izango dira, bertako leihatilan.