Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriFil d'Ariane
Donostia eskura: tramiteak eta postontzia zure mugikorrean
Mugikorretarako aplikazio honekin Udalak udal tramite eta zerbitzuekin daukazun harremana erraztu nahi dizu.

Donostiako Udalak erraztu nahi du herritarrek udal-izapideekin duten harremana.
Horregatik sortu da DONOSTIA ESKURA APPa, tresna digital osoa, gune bakar batean biltzen dituelarik:
- Nire Karpetako izapideak
- Herritarren Postontziaren bertsio hobetua
Horrela, Udalarekin egiten dituzun kudeaketa askotarako orain sarbide azkar hau izan dezakezu mugikorrean:
- Izapideak
- Erroldatzea
- Ordainketak
- Ziurtagiriak eta ordainagiriak
- Udalarekin harremanetan jartzeko zure datuak
- Jakinarazpenak
- Kexak eta iradokizunak
- Udal zerbitzuak
Eta APP-aren gaineko edozein zalantza izanez gero, maizen egiten diren galderak biltzen dituen orrialdea kontsultatu dezakezu.
