Herritarren Postontzia: kontsultak, eskertzeak, kexak eta iradokizunak

Herritarren Postontziaren bitartez herritarrak udalarekin harremanetan jar daitezke kontsultak egiteko, udal zerbitzuak hobetze aldera iradokizunak egiteko edo horien funtzionamenduarekin lotutako kexak adierazteko. Bide publikoko gorabeheren (matxurak, kalteak…) jakinarazpenerako herritarren laguntza ere kanal honen bitartez eman daiteke.

Norentzat

Heritarrak oro har

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera inprimakia/alta betetzea
  2. Eskumena duen zuzendaritzari banatzea/esleitzea
  3. Eskumena duen zuzendaritzaren barne kudeaketa ebazteko eta erantzuna emateko
  4. Erantzuna

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Donostiako Tranbia Konpainiarekin (DBUS) lotutako kontsulta, kexa, iradokizun eta erreklamazioetarako, sartu esteka honetan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal zerbitzuak hobetzeko hiritarrek egindako kontsulten, kexen eta iradokizunen tramitazio telematikoari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Aplikazio informatikoan 2 urteetan ezabatuko da, historikora pasatuko da eta urteko memoria egingo da. Erabateko ezabatzea 5 urtetan.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoan oinarritutako helburuetarako.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Araudia

Protokoloa