Tamaina handiko hondakinak

Hondakin handien bilketa
Egunak eta ordutegiak:
- Mendebaldeko zonaldea: Parte Zaharra, Erdialdea, Amaraberri, Antigua-Ondarreta, Aiete, Ibaeta, Igeldo, Añorga eta Miramon-Zorroaga.
- Egunak: astelehena, asteazkena eta ostirala (abenduaren 24a eta 31 izan ezik).
- Ordutegia: 21:30-22:30.
- Ekialdeko zonaldea: Gros, Egia, Mirakruz-Bidebieta, Ategorrieta-Ulia, Altza eta Loiolako Erribera.
- Egunak: asteartea, osteguna eta igandeak (abenduaren 24a eta 31 izan ezik).
- Ordutegia: 21:30-22:30.
Non utzi behar diren:
- Edukiontzi berdearen alboan, haren kontra jarri gabe.
- Parte Zaharrean: lurpeko edukiontzien edo edukiontzi berde arruntaren ondoan, haren kontra jarri gabe.
- Loiolan eta Erriberan: zaborrak pneumatikoki biltzeko ontzien alboan.
-
Zer utzi daiteke:
- Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, ontzitegiak, etab.
- Koltxoiak eta somierrak.
- Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, etab.
- Telebistak.
- Gailu elektriko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak, etab.
-
Zer ezin da utzi:
- Obra hondakinak.
- Paletak.
- Kristalak.
- Komunak (komunontziak, konketa, etab.).
Atez ateko bilketa Intxaurrondo, Loiola eta Martutenen
Auzo hauetan, Emaus Fundazioarekin hitzarmena dugu atez ateko bilketarako.
Nola eskatu bilketa:
- 943 630 999 telefonora deituz
- voluminososdonostia@emaus.com helbidera idatziz
Identifikazioa:
Emausko langileak behar bezala identifikatuta daude.
Zerbitzuaren ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00
- Larunbatetan: 08:00–16:00