Programa Incredible Years
Incredible Years portaera-arazoak dituzten 4-7 urteko eta 8-12 urteko seme-alabak dituzten familientzat eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoentzat pentsatutako programa da.
Zein da programaren helburua
Aita edo ama gisa:
- Zure semearekiko edo alabarekiko harremana, komunikazioa eta lotura hobetuko dituzu.
- Zure semeari edo alabari lagunduko diozu pentsatzeko eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko gaitasunak hobeto garatzen.
- Mugak errespetuz eta modu positiboan jartzen ikasiko duzu.
- Hazkuntzari begira, zure buruarengan segurtasun eta konfiantza handiagoa izango duzu.
Zure semea edo alaba:
- Beste haurrekin harremanak izateko trebetasunak hobetuko ditu.
- Bere autoestimua eta autokonfiantza indartuko ditu.
- Eskolan hobeto egoten ikasiko du.
- Bere emozioak kontrolatzen eta bere kabuz lasaitzen ikasiko du
- Arazoak modu egokian konpontzeko tresnak izango ditu.
Norentzat da
- Gurasoentzat eta euren 4-8 urteko haurrentzat.
- 9-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, eta haientzat bakarrik.
Non eta zer ordutan egiten dira saioak
4-7 urteko programa:
- Leku eta ordu berean lan egiten da, baina gela desberdinetan, talde batean, gurasoak eta, beste talde batean, haurrak.
- Programak 2 orduko 18 saio ditu, eta astean behin egiten dira saioak, arratsaldez.
8-12 urteko programa:
- Gurasoekin bakarrik egiten da lan.
- Programak 2 orduko 17 saio ditu, astean behin.
- Programan parte hartzen ez duten adingabeentzako haurtzaindegi zerbitzua dago.
Bananduta eta/edo dibortziatuta gaude. Parte har dezakegu?: Bananduta edo dibortziatuta bazaude eta biek parte hartu nahi baduzue, talde berean egon zaitezkete edo talde desberdinetara joan.
Non: Villa Salia
Zenbat balio du
Programa doakoa da.
Nola parte har dezaket
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.