Egokitzen programa

Egokitzen programa banantze edo dibortzio prozesu batetik igaro diren familiei zuzenduta dago.

Zein da programaren helburua

  • Banantze- edo dibortzio-prozesu baten ondoren, seme-alabentzako ingurune seguru bat sortzen lagunduko dizugu.
  • Trebetasunak eta estrategiak ematen dizkizugu prozesu horri lotutako estres-egoera bat bizitzen ari bazara, zure seme-alabak babestu ahal izan ditzazun, kalteturik gertatuz gero.
  • Zure 8-12 urte bitarteko seme-alabei beren emozioak modu osasungarriagoan kudeatzen lagunduko diegu.

Norentzat da

  • 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten banantze- eta/edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoentzat.
  • Banantze- edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoen 8-12 urte bitarteko seme-alabentzat.

Non eta zer ordutan egiten dira saioak

Villa Salian antolatzen dira saioak eta taldeko 2 formatutan lan egiten da:

  • Gurasoentzako programa: 90 minutuko 11 saio, astean behin.
  • Seme-alabentzako programa: ordubeteko 10 saio astean behin.

Aitak eta amak ezin dute talde berean parte hartu, baina biek izango dute parte hartzeko aukera.

Programan parte hartzen ez duten seme-alabentzako haurtzaindegi zerbitzua dago.

Zenbat balio du

Programa doakoa da.

Nola parte har dezaket

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.

Erlazionatutako dokumentuak