Udan haurrak mintzajolasean

8-10 urteko (LH 3 eta LH4) euskara erabiltzeko gaitasun urria duten haurrek hartzen dute parte. Haur horiek oraindik ez dute euskara menderatzen, gehienak jatorri ezberdineko etorri berriak baitira.  Uztailean, hiru astez, ikastetxeekin eta familiekin koordinatuta egiten da. Ahozkotasuna lantzen dute bereziki. 100 bat haurrek parte hartzen dute.