Euskara Zerbitzua

Nor gara

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren zeregin nagusia da euskararen erabileraren normalizazio prozesua bultzatzea, erabat berreskuratu eta hirian eta bertako administrazioan normaltasunez erabili ahal izateko.

Udalaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzen direla bermatzea eta erreferente izatea langileentzat eta arduradun politikoentzat, euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa erabil dezaten. 
  • Herritarrei euskara ikasteko erraztasunak ematea eta euskararen erabilera sustatzea hiriko hainbat eremutan: familia-ingurunean, aisialdian, zerbitzuen sektorean, hizkuntza-paisaian, lan-munduan, ...

Zer egiten dugu

  • Euskara ikasteko eta praktikatzeko dirulaguntzak eta bitartekoak eskaini donostiarrei.
  • Herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko programak garatu. 
  • Euskararen aldeko motibazio eta sentsibilizazio lanak egin. 
  • Bi hizkuntza ofizialen arteko ahozko eta idatzizko itzulpen-zerbitzuak eskaini.
  • Aholku eman hizkuntza ofizialen kudeaketa eta erabilera egokia izan dadin.
  • Laguntza eman hirian euskararen erabilera normalizatzeko jarduerak egin daitezen.

Nola gaude antolatuta

Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe

Zuzendaritza: Edurne Otamendi Garmendia

Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Euskararen Kontseilu Sektorialaren bitartez.

Gure zerbitzuak eta programak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.

Gure planak eta proiektuak

Gainera, hiriak euskararen plan orokorra ere badu:

Gure partaidetza beste entitate batzuetan

  • Batzorde honen helburua da lankidetza areagotzea hizkuntza-normalizazioarekin lotutako jarduerak egiten dituzten euskal sektore publikoko erakundeen artean. 
  • Ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea du helburu, euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko.
Euskararen erabilera sustatzeko, lankidetzan aritzen gara erakunde eta eragile publiko eta pribatuekin.

Gure txostenak eta argitalpenak

Euskara ardatz duten hainbat ikerketa eta argitalpen babesten ditugu. Hona hemen horietako batzuk:

Donostiako euskararen historiari buruzkoak

Kontaktuko datuak

Konstituzio plaza, 2, behea 

20003 Donostia

Telefonoa: 943 483 750

Helbide elektronikoa: udala_euskara@donostia.eus 

Arreta-ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera:  09:00 - 14:00