Elkarteak eta dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Elkarte edo erakundeei zuzendutako dirulaguntzak

Udalak gizarte arloan jarduerak garatzen dituzten elkarte edo erakundeei dirulaguntzak eskaintzen dizkie. Laguntza horiek deialdi publiko bakar baten bidez arautzen dira, eta, horrelako laguntzak eskuratzeko, elkarte interesdunek urteko oinarrietan ezarritako epe eta moduan aurkeztu behar dituzte eskaerak.

Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialak herritarrek eta gizarte-erakundeek Gizarte Zerbitzuekin lotutako udal-erabakietan parte hartzeko bideak ezartzea eta egituratzea du helburu. Arlo horretan erantzukizunak dituzten hiriko pertsona eta erakunde publikoak biltzen ditu. Kontseiluetan sektore hauetako ordezkariek har dezakete parte:

  • Udalaren Erregistroan inskribatutako herritar-erakundeak.
  • Pertsona fisikoak.
  • Kontseilu bakoitzaren eremuan gizarte-ospe berezia duten pertsonak edo kolektiboak.

Udalak hainbat lokal ditu jabetzan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditu, beren jarduerak egin ditzaten.